Eusko Alkartasunak Europako alderdi eta mugimendu autonomista eta independentistek antolatutako bi udako unibertsitatean parte hartuko du: batetik, Okzitaniako Toulonen Régions et Peuples Solidaires alderdiak ospatzen duena, eta bestetik Patto Per l’Autonomia eratu berri den Friulia Veneziako mugimendu autonomistak antolatu duena. Bilera hauen helburu nagusia da indar subiranista ezberdinen jardunak partekatzea, eta politika berde, feminista eta aurrerakoiak sustatuko dituzten gobernu autonomoak indartzea.

 

Aliantza Libre Europarreko presidente eta EAko nazioarteko idazkari Lorena Lopez de Lacallek, Philippe Duluc eakidea lagun, Touloneko Udako Unibertsitatean izango da. Larunbatean, Lopez de Lacallek, Scottish National Partyko Heather Anderson eta Esquerra Republicanako Marta Rosiquerekin batera “Europako mugimendu autonomisten gobernua”ri buruzko mahainguruan parte hartuko du. Bertan, Eskoziako bigarren erreferendumaz gain, Europako Etorzkizunerako eztabaida jorratuko dute, gako diren bi gai aztertuz; migrazio fluxuak eta aldaketa klimatikoa eta trantsizio energetikoa.

 

Nazioarteko bi zita hauek Aliantza Libre Europarrean saretuta dauden alderdi aurrerakoi subiranisten arteko loturak indartzeko balio du, eta zabaltzen dabilen aliantzako kide berriak hobeto ezagutzeko; hala nola Andalucía Por Sí edo Siciliani Liberi alderdiak.

 

Lopez de Lacallek azpimarratu du “Ordezkari politikoen formakuntzarekin jarraitzeaz gain, herriak burujabeki gobernatzeko asmoa eta autoa egin duten alderdiak koordinatzea da helburua, subirautza politikotik eta justizia sozialetik, gizarte eta herri aske, aurrerakoi eta justuak lortzeko estrategia amankomunak baliatuz”.Lorena RPS 2021