Europako Aliantza Libreak gaurtik eta igandea arte egingo duen Asanblada Orokorrean parte hartuko du Iker Ruiz de Egino, bozeramailea, eta Lorena Lopez de Lacalle, Nazioarteko politiken idazkaria buru duen Eusko Alkartasunako ordezkaritza batek. Beste gaien artean, datorren urteko europar hauteskundeei begira manifestua landuko da.

Landshuten (Bavaria) bilduko da Eusko Alkartasunako delegazioak Europar Batasuneko 12 estatuetako 49 nazioetako ordezkariekin, guztion interesekoak diren gaiak lantzeko, eta horien artean datozen hauteskunde europarren prestaketa azpimarratu daiteke.

Coppieters, Europako Aliantza Libreari lotutako Fundazioa ere bildu egingo da egunotan Bavarian. Duela bi urtetik giza eskubideak, demokrazia eta burujabetza arloetan lan azpimagarria egin duten pertsonei saria ematen die Coppietersek. Aurretik Alex Salomond eskoziarrak eta Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak, Carme Forcadellek jaso dute saria. Aurtengo edizioan Alkartasuna Fundazioak Bakearen Artisauak proposatu ditu saria jasotzeko.