EAk galdera bat aurkeztu du Legebiltzarrean Blanca Urgell sailburuak Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzan izandako dimisioak azaltzeko, bai eta horrek euskararen sustapen plangintzetan izango duen eragina ere.

Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikorako sailburuordearen dimisioak, eta Sailburuordetza horretako Koordinazio zuzendariarenak, agerian utzi dute, Jesus Mari Larrazabalen iritziz, “euskararen sustapen politikari dagokionez Jaurlaritza noraezean dabilela”. EAko bozeramaileak galdera aurkeztu du Legebiltzarrean Blanca Urgell Kultura sailburuak dimisio horien arrazoiak azal ditzan. Izan ere, kargu horiek funtsezkoak dira Hizkuntza Politikan eta dimisioek eragina izan dezakete euskararen sustapenean.

Urgellek azaldu beharko du, baita ere, ea dimisio horiek harremana duten EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia besterik gabe onartzeko bere erabakiarekin. Izan ere, Auzitegi horren arabera, Justizia Administrazioan lanean jarduteko euskara jakitea ezin da eskari gisara hartu, soilik meritu gisara baizik, eta Jaurlaritzak, aukera zuen arren, ez du epai horren aurkako helegitea aurkeztu. Larrazabalen esanetan, Jaurlaritzak ez ditu bere eginkizunak betetzen eta ez ditu ez euskara ez euskaldunon eskubideak defendatzen”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna