Mikel Irujo ETA lekurik ez duen batasun soberanista baten aldeko apustua berretsi du Eusko Alkartasunak, aldarrikapen nazionalen arloan aurrera pausuak emateko.

Mikel Irujo, alderdi abertzalearen bozemaileak esan du ETAk bere gain hartu beharko duela ez bakarrik Inazio Uria hil zuena tentatua baizik eta “baita EA eta ANV Azpeitiako Udal Gobernuan aurrera eramaten ari ziren politika abertzale eta ezkertiarraren amaiera”.

“Eusko Alkartasunak batasun soberanistaren aldeko apustua egiten, noski baietz, oraintsu arte izan dugun Azpeitiko Udal Gobernua da horren froga garbia, baina, ETAk eta indarkeriak ez dute lekurik batasun horretan”, azpimarratu du Irujok: “ETAri eskatu behar dizkio erantzukizunak ANVk”.
Egibarrek egindako adierazpenak berriz, “absurdoak eta batere azkarrak” izan direla esan du EAko bozemaileak.

“Egibarrek urte gehiegi darama politikan eta ez ditu ilusioa pizten duten proiektuak ezagutzen”, esan du Irujok, eta “17ko udal bilkurari begira krispazio gehiago sortzea ez dela komeni” gaineratu.

“EAk emandako hitza bete du eta hori da garrantzitsuena”, laburbildu du Irujok: “eta ez zaigu batere gustatzen izugarrizko drama izan denarekin politikeria egitea

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna