Eusko Alkartasunak Arabako Koordinaziorako Lurralde Batzordea eratu du. Bertan, Estitxu Martinez de Iturrate koordinatzailea da eta Patxi Martínez de Albeniz, Aitziber Salazar eta Iñigo Martinez Cerrillo bokalak. Haiekin batera izango dira Nerea Martinez Cerrillo Batzar Nagusietako ordezkari bezala eta Naroa Velasco Gazte Abertzaleakeko Arabako ordezkaria.

Estitxu Martinez de Iturratek adierazi du “klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio ekologikorako pauso ausartak eman behar” direla. “Erronka honi aurre egiteko proiektu jasangarriak adostu behar dira, ez ordea, gaur gaurkoz, Arabarako aurreikusten diren makropoiektuak (Hidroelektrikak, Makroparke eolikoak eta fotovoltaikoak). Energiaren deskarbonizaziorako eta autohornikuntzarako trantsizioa, mugikortasuna, modu antolatuan egin behar dira, gure lurraldearen ondarea eta herritarrak babestuz”.

“Honenbestez, datorren larunbatean (maiatzak 14) Gasteizen, Araba Bizirik plataformaren manifestaldi deiarekin bat egiten dugu”, adierazi du.

Bestalde “zoritxarrez, oraindik ere, Trebiñuko auziaz aritu behar gara; guretzat ez dago zalantzarik Araba 8 koadrilaz osatua dagoela, eta horren alde inoiz ez bezala borrokatuko dugu. Are gehiago, euskal administrazioak, besteak beste, osasun-zerbitzuak eta hezkuntza-zerbitzuak trebiñarrei emateko bermea PPren eta Voxen esku dagoenean”, amaitu du.

Koordinatzailea
Estitxu Mtz de Iturrate Santxo
Gasteiz, 1981
Politika eta administrazio zientziak/ kultur gestio/ herritar parte hartzean graduondokoa
Kultur Teknikaria

Bokala
Patxi Mtz de Albeniz
1959
Erizaintzan diplomatua
Laneko osasuneko espezialitatea
Batzarkide ohia eta zinegotzi ohia
Funtzionarioa

Bokala
Aitziber Salazar
Gasteiz, 1988
Zientzia Politikoak eta Administrazioa / Bake eta konfliktu ikasketetan masterra
Kontsultorea

Bokala
Iñigo Martinez Cerrillo
Laudio 1975
Zuzenbidean lizentziaduna eta Europako ikaskuntzan Masterra, lege espezialitatea.
Bankako langilea eszedentzian eta EH Bilduko languntzaile teknikoa Kongresuan

Batzar Nagusietako ordezkaria
Nerea Martinez Cerrillo
Laudio, 1977
Zuzenbidean lizentziaduna
Arabako Batzarkidea

Gazte Abertzaleakeko Arabako ordezkaria
Naroa Velasco
Gasteiz, 2001
Magisteritzako ikaslea