Pasa den Irailaren 11an, milaka
hildako eragin zituzten Washington eta New York-eko erasoaldi izugarriek mundu
guztia kolpatu zuten. Dorre bikien edota Pentagonoko irudi haiek gu guztiongan
markaturik geratu dira, eta ez zaigu erraza izango historia garaikideko irudi
bortizenetako batzu izan direnak ahaztea.

Erasoaldi hauei erantzun azkarra eman diote EE.BB. eta bere aliatuek. Erantzuna
hau, ostera, Afganistanen aurkako neurririk gabeko erasoaldi militarra izan
da, ustez, Washington eta New York-en jazorikoen arduraradunak zigortzeko asmoz.

Ipar Amerikarren erasoaldi militarrak, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoaz izateaz
gain, ez du inolaz ere alkartasunean, bortizkeria ezan eta justizian oinarritu
behar den mundu mailako bake hori lortzen ezertan ere laguntzen.

Horrexegatik, ________________________________________ udal honek:
1. Irailaren 11an jazoriko atentatu
bortiz eta zentzugabeen , milaka gizaseme errugabe hil zituen erasoaren
aurrean, bere gaitzespenik gogorrena azaldu nahi du, hildako edo zaurituriko
guztien familiei bere alkartasuna adieratziz.
2. Arduradunak bilatzeko garaian
nazioarteko zuzenbideari zor zaion errespetoa gordetzea exijitzen du,
mendekua alde batera utziz justizia bilatzeko bidean. Era berean alkarrizketa
eta negoziazioa aldarrikatzen ditu, arazoei irtenbideak topatzeko metodologia
gisa.
3. EE.BB-k zuzendurik, eta jada
hildako errugabeak ekarri dituen Afganistanen aurka ematen ari den neurririk
gabeko erasoaldi mililtarra deitoratzen du. Halaber, bere iritzia zein
den jakin ere egin gabe, Euskal Herriko biztanleria, Madril eta Pariseko
gobernuek gatazka honetako alde batean sartu izana salatu nahi du.
4. Azkenik, nazioarteko erakunde
guztiei EEBB-tan gertatutakoari buruzko erreflexioa egiteko deialdia
egiten diegu. Horrelakoak berriz ere ez gertatzea, neurri handi batean beren
ekimenen ondorio izan bait daiteke.Horrenbeste txirotasun, gose eta injustizia
sortzen dituen egungo munduko desorden ekonomiko eta politikoarekin amaitzea
funtsezkoa da, gertatutakoak errepika ez daitezen. Mundu mailako bakeak, nahitaez,
ezin izango du esplotazio eta zapalketan oinarritu, herri eta kultura ezberdinen
arteko alkartasuna, justizia eta berdintasunean baizik.

Jatorria: Eusko Alkartasuna