“Auzitegi Gorenak ere onartu behar izan duen espainiar justiziari egiten zaion gaitzespenaren ondorioz mamiari heldu behar zaio”
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak behartuta, Sozialista Abertzaleak Legebiltzar Taldea desegiteari uko egiteagatik epaituak izan zirenean, Gorka Knörr, Juan Mari Atutxa eta Kontxi Bilbao, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideen eskubideak urratu zituela aitortu du Auzitegi Gorenak.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak akusatuek ez zutela bidezko epaiketarik izan esan zuela gogoratu du Eusko Alkartasunak, “eta ez da justizia espainolak hori entzuten duen lehen aldia”. Europar justiziak behartuta egin du adierazpena Gorenak, baina “behin eta berriro gaitzespen bera agertzeak mamiari heltzeko” beharra erakusten du.
Eta “espainiar justiziak ez duela berdintasun bermerik ematen da mamia, batez ere gai politikoak tartean daudenean”. “Sarri, Europak hainbat gai zuzentzen ditu baina”, uste du EAk, “beranduegi dator adierazpena, kasu honetan 16 urte berandu”.
Knörr, Atutxa eta Bilbaok “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiritarrek hauteskundeetan erabakitakoa defendatu baino” ez zutela egin azpimarratu du Eusko Alkartasunak, “epaitzeko inolako arrazoirik ez zegoen, are gutxiago zigortzeko”.