Eskola publiko laikoa aldarrikatzeko Geroa Baik aurkeztutako mozioa babestu du Miren Aranoak EH Bildureni zenean, erlijioa ikasteko orduak legeak onartzen duen minimoan ezartzeko eskatuz.

Erlijioa familien arlo pertsonalaren esparruari dagokio, Aranoak esan duenez, horregatik EH Bilduren ustez arlo horretako guneak –parrokietako azpiegiturak, adibidez- erabili behar dira fedearen edukiak ikasteko, beti eskolatik kanpo.

Erlijioa hautatzen duten ikasleek ez dituzte hiritar balioak jorratzen –elkarbizitza, errespetu eta tolerantzia, berdintasuna, sexu askatasuna,…-, irakasgai hori beharrean ematen baita, Legebiltzarkideak eta EAko koordinatzaileak azpimarratu duenez. Eta horrek gaur egungoa bezain anitza den gizarte batean eragin zuzena du, bai kohesioan baita elkarbizitzan ere.

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak mozioa onartu du baina Aranoak argitu du Kongresuari dagokiola Legea aldatzea eskola publikoa benetan laikoa izan dadin, eta Sánchezen Gobernu berriak egingo duenarekin zalantzak azaldu ditu, “urte asko izan baitu Estatuak Vatikanoarekin dituen akordioei amaiera emateko aukera eta ez du inoiz borondate politikorik izan”.

Sarriguren

Bestetik, EH Bilduko legebiltzarkideak Sarrigurenen Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzea premiazkoa dela esan du: “Erabat urgentea da 20.000 biztanle baino gehiago eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako bi ikastetxe dituen udalerrian”.