Igande honetan Matxitxakon Itsas Gudari eguna ospatu dugu, beste urte batez, orain 82 urte arrantzale batzuk askatasun, demokrazia eta Euskal Herriaren eskubideen defentsa egin zuten.

Igande honetan, orain 43 urte, agintari frankistek 5 pertsona hil zituzten tiroz, eta ehundaka zauritu, langileen eskubideen defentsa egin zutelako.

Foyo familiaGaur, autoritarismoaren eta faxismoaren aurkako borroka horri tinko eutsi behar diogu, gure eskubideak eta gure askatasuna jokoan baitaude.

Hau da Kontxi Gabantxok eskaini zizkien berbak itsas gudariei, eta egungo gudarioi ere;

Egunon, gaur hona hurreratu zarien guztioi.

Beste urte bat gehiago gure itxas gudariak gogoratzeko alkartu gara Nestorrek eginiko eraikuntza honen aurrean. Martxoaren 5ean, Matxitxakoko lur mutur honetan gertatu zana gogoratzen dogu. Orain dala 82urte gertatu zan. Gure itxasgudariak euren bizia emon eben gure herriaren alde.

Gure itxas-gudariak Baionatik Bilbora etozan Galdames ontzia babesten. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nabarra Euzkadiko gudaontziak. “bouak” arraintzarako ibilten ziran itxasontziak horretarako prestaturikoak izan ziran.

Matxitxakoko lurmutur ingurura heldu ziranean, Canarias ontziagaz topo egin eben eta Nabarra hondoratu egin eben. 52gizon joiazan eta 18, bizirik gelditu ziran. Beste itsasontziak Bilboko portura sartzea lortu ebien nahiz eta eurak ere erasoak jaso.

Anetota moduan esaten dabe, Bou Nabarrako gudariak, bizirik harrapatu ebezanei, heriotz zigorra eskatu eutsela, eta Canariaseko comandanteak euren alde egin ebala. Euki daben tresnak ikusita zelan borrokatu eben ikusita ez dabela heriotzarik merezi eta.

Gaur, guri, beste era batera, gure herriaren alde lan egitea tokatzen jaku. Guk gaur, berbea edo hitza baino ez dogu erabili behar gure izatea aldarrikatzeko. Inoiz baino lan gehiago daukagu gure Euskalerriaren alde lan egiteko.

• Herri aske bat izatea gura dogu! Zertarako? geure Euskaleherria doguna, geuk antolatzeko, hobeto bizitzeko eta arazoei urtenbide arinagoa eta hobea emoteko..

• Denporeak adierazi izan deusku, gure herriko arazoak konpontzeko herri mina, sentimendua, lana eta besteekaz arduratzea direla, herri bat aurrera ataratzeko beharrezkoak diran ehunak edo tresnak.

• Inoiz baino gehigo alkar ulertu behar gara, estatus politiko barria ardatz harturik lan egin behar dogu. Herri aske,euskaldun eta garatu bat gura badogu, danok jarri beharko dogu gure aletxoa, bestela ez dago herri hau aurrera atarako dauanik.

• Gure gizartean gero ta arazo gehiago dago: Batzuk lanik eza, beste batzuk lana euki arren, hilea ezin bukatu edo zorrak egiten, adinekoak euren pentsio duinak eskatzen, emakumeak bardintasuna aldarrikatzen…

• Gure hizkuntza gero ta gehiagok ikasi arren, gero ta gitxiago gara euskeraz bizi gura dogunok. Bere hizkuntza galtzen dauan herriak, ez dauka parkamenik.

Gaur berton gogoratu daukeguz Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia:

1976ko martxoaren 3an Gasteizen greba orokor batean Espainiako Polizia Armatuak egindako sarraskia ere gogoratzen dogu.

Eleiza barruan batzarra egiten egozala milaka langileei gas negar-eragileak jaurti eutsezan poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irteten zirenean erasotuak izan ziran. Bi mila tiro baino gehiago egin ebazan poliziek. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu.Eta ondino, justizia eskatzen jarraitu behar dogu.

Gaurko egun honetan, gogoratu gaitezan guztiok, gure itxas-gudariak zelan borrokatu ebien gure herriaren alde. Gasteizko langileek zelan borrokatu eurien gure eskubideen alde. Garai harek, ez ziran errezak, baina euren bizia emoteraino heldu ziran. Eta orain geuri tokatzen jaku herri honen alde borrokatzea.

219ko itsasgudari eguna, martxoak 3