“EAko Batzorde Eragileak alderdiko datu basea eta primarietako prozesua egoki kudeatu duela ebatzi du sententziak. Erantzukizunez, arduraz, eta batez ere afiliazioaren eskubideak defendatuz jardun du EAko zuzendaritzak”

Eusko Alkartasunako zuzendaritza pozik agertzen da Datu Basearen eta primarietako prozesuaren kudeaketaren inguruko epaiketa irabazi ostean.

Sententziak dioenaren baitan, hau da EAko buruzagitzak egiten duen balorazioa:

1. Eusko Alkartasunako zuzendaritzak eta Nazio Batzordeak, barne araudiak eta dagozkion legeak betez jardun duela prozesu guztian zehar.

2. Hala, afiliazioaren eskubideak babestu dituela bai Datu Basearen kudeaketa egiterakoan, baita primarietako prozesuan zehar. Honek dakar ere Maiorga Ramirez Idazkari Nagusirako aurre-hautagai izanik, bere eskubideak bermatu egin direla, zor zitzaion informazioa eskainiz, eta beraz, beste aurre-hautagaien eskubide berak izanik. Baita ere, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako koordinatzaileei zor zaizkien datuak eskura eskura izan dituztela, inondik inora hauen eskubideak urratu gabe.

3. Sententziak irmotasuna hartzen duenean, -20 egun habil igarota- Eba Blanco EAko Idazkari Nagusi izango dela, primarietako prozesuan erabaki zen bezala.

Honekin guztiarekin, epaiak frogatzen du EAk zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatu duela, eta beti ere barne demokrazia, argitasuna eta noski, afiliazioaren parte hartze zein intimitate eskubideaz zainduz.
Espero dugu, halaber, epaitegietako bidea behin betiko ixtea EA arrazoirik gabe salatu duten 4 afiliatuek, horrela politika egiten jarrai dezagun, euskal gizarteari hoberen egiten dakiguna eskaintzen jarraitzeko: erantzukizunez lan egitea, justizia soziala, subirautza politikoa, ingurumenarekiko errespetua, oreka ekonomikoa eta elkarbizitza baketsuan oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko.

Hemen irakurri dezakezu epaia:

Sentencia