“Goraka goaz eta maiatzaren 25etik aurrera zeresan handia izango dugu nafarroan”, baieztatu du Foru-Parlamenturako hautagaiak.

EA/PNVko hautagaia Nafarroako Parlamenturako, Begoña Erraztik, Iruñan koalizioak burutu zuen mitin batean, Nafarroako Gobernua aldatzeko borondatea berretsi zuen eta bide batez, horren alde agertzen dena bai euskal nortasuna defenditzen, bai progresismoa eta baita Euskal Autonomi Erkidegoarekin elkarlana bideratzen beste zenbait gauzen artean, bere babesa jasoko duela aipatu zuen. Kontrakoa ematen bada ordea, ez dute gure laguntzarik izango, “ez gaituzte aurkituko”.

UPN eta PSNk jaurti dituzten akusazioak abertzaleekin akordioren batera ailegatzeko gaiari lotuta honakoa esan zuen: “oso ondo deritzot Sanz-ek gu erabiltzea, gu arazo bat garela erakusten duelako horrela, gorakako prozesu batean gaudelako eta zeresan handia izango dugulako maiatzaren 25etik aurrera.

Erraztik, ahalegin handia egin behar dela egoera politikoa zein UPNk Nafarroan sortu duen krispazio egoera aldatzeko gaineratu zuen, “kultura guztientzako lekua baitago”, guretzat funtzeskoenean, euskal kulturan, utzikeriarik egin gabe.

Parlamentu Foralerako hautagaiak, bide zibilak adierazpenerako eta debaterako dauden bide bakarrak direla defendatu zuen eta honako kritikak jaurti zizkion ETAri: “ez dela abertzalea” eta PPrekin suntsiketa nazionala bideratzen diharduela ere leporatu zion.

Batasunaren eta geroago sortu diren hautes-plataformen ilegalizazioaz ere mintzatu zen, abertzaletasunaren aurkako estrategia bat dela baieztatuz. “Helburua gu gara, abertzaleok, eta guzti hau estrategia horretako urrats bat besterik ez da”. “Arazoa ez da ETA, Euskal Herriaren eskubide nazionalak baizik”, eta Batasunako botuemaileei zuzenduriko esaldia aipatu zuen baita, “bozka baliogabea zuzenean UPNri bidalitako bozka dela esanez”.

Erraztik honakoa gaineratu zuen: Nafarroako Gobernura ailegatuz gero, hezkuntzan sistema helebidun bat defendatuko dutela, unibertsitateraino helduz eta hizkuntza politika berri bat eratuz, bide batez Komunitate Foralean EITBren ofizialtasuna defendatuz eta euskeraren koofizialtasuna aldarrikatuz, lan politikak eta Gizarte Segurantzak kontrolatuz eta zentzu horretan Nafarroako presentzia Europear Batasunean ziurtatuz, baita erreferendumak konbokatzeko ahalmena eta presidente forala hautazteko sistema berria aldarrikatuz.

Jatorria: Eusko Alkartasuna