Urtebeteko epean egingo dira udal eta foru hauteskundeak, 2019ko maiatzean, eta zerrendak egiteko prozesua hasi egin da. Lehenengo zerrenda buruak aukeratzeko prozesuan eta gero zerrenda osoenean izenak proposatu eta botoa eman ahal izateko, http://elkarrekin.ehbildu.net Interneteko plataforman erregistratzea ezin bestekoa da.

Parte hartze prozesuen bidez hautatuko ditu EH Bilduk 2019ko udaberriko hauteskundeetarako zerrendak, eta lehenengo aukeraketak uda baino lehen egingo dira: Hego Euskal Herriko hiriburuak, hiru foru aldundiak eta Nafarroako Parlamentua. Horregatik, prozesuan parte hartu ahal izateko epea zabalik dago eta ekainaren 7an amaituko da.

Internet bidez edo 943 59 80 39 telefono zenbakira deituta erregistratu daiteke. Telefono zenbaki horretan on line egin ezin dutenei edo horretarako zailtasunak dituztenei lagunduko zaie.

Hiriburu, aldundi eta Nafarroako Parlamentuko zerrendaburuak aukeratzeko prozesuan parte hartu nahi baduzu, http://elkarrekin.ehbildu.net en erregistratu zaitez lehen bait lehen. Zure hautagaia proposatu eta botoa emateko azken eguna ekainaren 7a da.

EH Bildu parte hartu