Elisa Sainz de Murieta, hautagaia Bizkaitik Eusko Alkartasunako Antolakuntza idazkariak alderdi honek suposatzen duen boto baliagarria goraipatzen du, eta Unai Ziarretak zuzentzen duen alderdiak Eusko Jaurlaritzan, normalizazio eta politika sozialen arloan eginiko lana azpimarratu du.

Orain dela gutxi utzi du Elisa Sainz de Murietak Ingurumen sailburuan zuen Biodibertsitate Zuzendari postua, buru belarri hauteskunde eta politika bizitzan sartzeko. Alderdi anitzek osatzen duten paisaia aurkitu du bertan, alderdi txikiei leku eskasa uzten dien polarizazio zabal batekin, ordea.

Nola apurtu bipolarizazioranzko tendentzia eta boto baliagarrirako eskea?

Boto guztiak dira baliagarriak gauza ezberdinetarako. Boto erabilgarria alderdi handiek sortutako trikimailua da, errealitatearekin zer ikusirik ez duena. EAn behintzat ez da horrela. Zazpi ahulki eta hiru sailbururekin pisu garrantzitsua izan dugu azken lau urteotan, ahulki edo Sail gehiago lituzkeen beste edozein alderdi baino gehiago. Politika soziala baldintzatu dugu, eta baita subiranotasunari buruzko politika, izan ere, influentzia handia izan dugu Ibarretxe palan delakoaren gainean, eta galdeketaren gainean ere.

Hain baliagarria litzateke EAren botoa Lopez lehendakariarentzako, Ibarretxerentzako bezala?

EA bezalako alderdiek hurrengo Jaurlaritza eratzeko giltza izango dute. Hori bai, gure polo soberanistaren aldeko zein egungo testuinguru politikotik harago joateko luzatu dugun apustuak pentsaezina egiten du PSEren alde egitea. Gainera, PSEak ez du Partido Socialista de Catalunyarekin zer ikusirik.

Beraz, geratzen den aukera bakarra tripartitoaren berregitea litzateke, baina agerian dauden ezbaiak ikusita….

Ikusi beharko litzateke, baina berau gauzatzeko baldintzak ematen badira ere, hitzarmenaren pilareak berriro eztabaidatu beharko genituzke. Argi dago, ez du balio berdin kudeatzen jarraitzeko. Ezin da onartu oraingo estatutua gainditzeko plana egonda, arazoak agertzen diren momentuan, hau da, Madriletik ateak ixten dizkigutenena, dena bertan bera uztea, PNVk egin zuen bezala, beste bide batzuk bilatzeko ezintasunean utziz. Berdin-berdina gertatu zen galdeketarekin.

PNV eta EAren artean ireki zen zuria hainbeste zabaldu da ze, badirudi zaila izango del atzera bueltatzea.

PNV estrategiaz aldatzen ari da. Hemen kontsultarekin buru belarri geundela, Madrilen PNV transferentziak aurrekontuetan apoioengatik aldatzen zebilen. Horrela da, zauria hor dago, eta bere sorrera posizionamendu politikoan emandako aldaketan dago, PNVren planteamendu zaharretara buelta, alegia.

Ez al da kontraesana EAk jo eta su Ibarretxe defendatzea urtetan zehar, eta hauteskunde bezperetan kritiken jomuga izatea?

Egia da EAk primeran egin duela lan Ibarrtexerekin; zerbaitegatik izan da gure hautagaia azken bi legealdietan. Gure kanpaina ez doa Ibarretxeren aurka, gertatzen dena, Ibarretxek orain ez duela PNVren sektore nabarmena ordezkatzen, Urkullu, Bilbao eta gainontzekoak. Ibarretxe kontsentsuzko hautagaia da PNVn, baina ez dauka bere alderdiaren gehiengorik.

EAk behin eta berriz dio jeltzale eta sozialisten arteko hitzarmena egongo dela. Zergatik zaudete hain ziur?

Ikusi ditugulako hainbat aurrekari eta alboratze azken denbora honetan. Madrilgo aurrekontu hitzarmenetik hasita, eta Getxoko aurrekontuen onarpenarekin amaituz, bi alderdien arteko gatazka gogorra egonik azken 2 urteotan. Paktu nagusi baterantz bideratzen duten seinaleak dira.

Non dago PSE moduko indar garrantzitsuarekin paktua egitearen akatsa? Zuek Muskizko alkatetza sozialisten apoioari esker duzue.

Ez dago akatsik, eta zilegi da, noski. Baina paktu horrek hainbat instituzio alorretan atzera buelta bat suposatuko luke, eta horretan datza gure ezezkoa. Zer eskainiko digu PSEk estatutuaren garapenean, oraindik Madrilek 36 eskumen transferitu behar dizkigunean? Euskal estatutu berri bat? Aurrekoa bete gabe dago eta oraindik! Formula zahar atzeratuak errepikatzeko asmotan, gurekin jai daukate.

Hauteskunde garai a iritsita, polo soberanistaren gaia alde batera utzi duzue. Berrro hartzeko asmorik?

Luzerako apustua da hori, ez da hauteskundetarako erreklamoa. Uste dugu badagoela herri honetan aurrera jarraitzeko eskaera, eta norbaitek indarrak batu beharko ditu burujabetasun bide hori jarraitzeko.

Zein paper betetzen du ezker abertzale ofizialak polo soberanistan?

Eurek jokatu nahi duten papera. Euskal gizartearen zati handi bat ordezkatzen dute. Badaude giza eskubideen errespetuarekin loturik doazen zailtasunak, baina polo soberanista honen inguruan, denok onartzen ditugun printzipioak egongo dira oinarrian.

Nora joango dira boto horiek?

Boto emaile gehienak ezker abertzaleari fidelak dira, eta euren buruzagiek markaturiko bidea jarraituko dute. Boto deuseza aukeratuko dute, D3Mren paperarekin bozkatuko baitute gehienek, boto batzuk beste alderdietara joan badaitezke ere.

EAk zerbait aterako du handik.

EA ez da inoiz boto horien hartzaile izan, pertsona horiek fidelak baitira euren kausarekin. Baliteke boto batzuk EA, PNV edota Aralarrera etortzea, baina edozein kasutan, gutxi batzuk izango dira.

Lotura: Elkarrizketa Deian
Jatorria: Humberto Unzueta/Deia