Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.
  • Hasiera
  • Legeari buruzko informazioa

Legeari buruzko informazioa

Web orri honetako informazioa aldagai hauek babesten dute: ardura-salbuespenaren klausulak, Copyright-oharrak eta datu pertsonalak babesteko arauak, erabilera-baldintzak barne.

Ardura-salbuespenaren klausula

Eusko Alkartasunak ez du ardurarik web orri honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak kudeatu gabeko informazioaren gainean.

Web orri honetan ageri diren esteken funtzioa hau da soilik: gaiari buruz Interneten dauden beste iturri batzuei buruzko informazioa ematea erabiltzaileari, web orri honetan jaso duen informazioari gehitzeko. Esteka horiek ez dira leku horietara sartzeko gonbite edo aholku, eta ondorioz, ez da Eusko Alkartasunaren ardura erabiltzaileak zer aurkitzen duen hipertestu-lotura horietan.

www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008 erabiltzearen ondorioz inork kalte zuzena edo zeharkakoa, ekonomikoa, bezeroen edo irabazien galera jasaten badu, Eusko Alkartasuna ez da inola ere arduradun izango.

Creative Commons Lizentzia - Aitortu-Lan Eratorririk Gabe

www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008

Web orri honetako informazioa norbaitek banatu, kopiatu eta zabaldu dezake kredituetan azaltzen bada. Ezin dira lan eratorriak egin.

Datu pertsonalen babesa

Eusko Alkartasunak errespetatu egiten du erabiltzailearen intimitatea. Horregatik, arlo horretan legeak eskatzen dituen babes-mailak hartu ditu, 994/1999 errege dekretuan oinarrituz. Dekretu horrek ontzat ematen ditu datu pertsonalak dituzten artxibategi automatizatuen segurtasun-neurriak. Halaber, EA saiatzen da bere esku dauden bestelako baliabide teknikoak erabiltzen.

www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008 web orriak "kukiak" erabil ditzake erabiltzaileak bertan sartzean, nabigatzailea nor den ezagutzeko, zein hizkuntzatan nabigatzen ari den jakiteko, eta erabiltzaileak konfigura ditzakeen beste zenbait elementuren berri izateko. Erabiltzaileak aukera dauka bere nabigatzailea konfiguratzeko, "kukiak" hartu dituela jakin ahal izateko eta disko gogorrean ez barneratzeko. Mesedez, begiratu zure nabigatzailearen eskuliburua informazio hori gehitzeko.

Arau orokor gisa, beharrezkoa da erabiltzaileak izena ematea Eusko Alkartasunak eremu pribatuan ematen dituen zerbitzuetara sartzeko. Horretarako, orri nagusiko Alta Galdetegian ageri diren baldintzak nahita ez onartu behar dira. Galdetegi horretan datu pertsonalak eman beharko dira, baina datuok sekretuan erabiliko dira, Eusko Alkartasunaren Edukiak eta /edo Zerbitzuak Erabiltzeko Baldintzen Onarpen Kontratuan zehazten den moduan.

Horren harira, zerbitzu edo eduki zehatz bakoitzeko, arduradun batek zehazten ditu datu pertsonalak nola eta zertarako erabili. Halaber, ziurtatu egiten du zerbitzuaren edo edukiaren onarpena pribatutasun-politikarekin. Politika horrek hau zehazten du:

Pribatutasun adierazpena

Adierazpen honekin, Eusko Alkartasunak zuk emandako informazioa nola erabiliko duen azaltzen du:

  • Zer informazio jaso den, zertarako eta zer-nolako baliabide teknikoaren bidez: Eusko Alkartasunak informazio pertsonala jasotzen du helburu zehatz bat lortzeko soilik. Informazio hori ez da erabiliko aurrez zehaztu ez den helburu baterako.
  • Zure datuak nori ematen zaizkion: Eusko Alkartasunak norbaiti emango dio informazioa aurrez zehaztutako helburua betetzeko bada soilik, eta lehen aipatutako pertsonei bakarrik.
  • Zure datuetara nola sartu, nola egiaztatu, eta behar izanez gero, nola zuzendu: informazioaren objektu izanik, zure datu pertsonalak erabiltzeari uko egin diezaiokezu, hiru kasu hauetan izan ezik: datuak legezko betebeharrak betetzeko jasotzen direnean; zu ere tartean zauden kontratu bat betetzeko direnean; eta helburu bat lortzeko direnean, beti ere zuk zure oniritzia eman duzunean.
  • Zenbat denborarako gordetzen diren zure datuak: datuak jasotzeko helburua bete bitartean edo ondorengo prozesaketarako bakarrik gordetzen ditu datuak Eusko Alkartasunak.
  • Balizko gehiegikeria edo baimenik gabeko sarrera gertatzen bada, zure informazioa gordetzeko neurriak zein diren. Eusko Alkartasunak datuak babesteko legeak eskatzen dituen segurtasun-neurriak hartu ditu. Horrez gain, bere esku dauden teknika eta baliabide guztiak ezarri ditu zure datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarrera edo lapurreta ekiditeko. Eusko Alkartasunak horren informazioa emango dizu, aurrez idatzita eskatzen baduzu, eskatzaileak sinatuta; helbide honetara bidali behar duzu: Eusko Alkartasunaren bulegoa, Portuetxe kalea, 23, Donostia.
  • Norekin jarri harremanetan galderak edo kexak badituzu: web orriko webmasterrarekin, anonimoa ez den posta elektroniko honen bidez: webmaster@euskoalkartasuna.org
  • Interneteko gunearen multzoak, www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008 domeinuan, estekak eskaintzen ditu. Esteka horien gaineko kontrolik ez dagoenez, aholkatzen dizugu pribatutasunari buruzko haien arauak tentuz irakurtzeko.

Sarbide-, deusestatze-, zuzentze- eta oposizio-eskubideak

Erabiltzaileek horiek guztiak erabiltzeko eskubidea daukate. Halaber, lagapenei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea ere onartzen zaie; horretarako Eusko Alkartasunarekin harremanetan jarri behar dira posta elektronikoaren bidez ( webmaster@euskoalkartasuna.org) edo idatziz: Eusko Alkartasuna, Portuetxe, 23, Donostia - Gipuzkoa 20018

Erabilera-baldintzak

  • www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008 web orriaren erabilera legezko deklarazio honetan ageri diren arauek zehazten dute. Web orria erabiliz, baldintzak onartzen dituzu.
  • www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008 eta bertako material guztia Eusko Alkartasunarenak dira.
  • www.euskoalkartasuna.org/elecciones2008 edo bertako edozein atal ezingo da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu eta ustiatu helburu komertzialetarako edo gure konpainiak baimentzen ez duen beste edozein asmotarako.
  • Materialak eraldatzea edo beste helburu batzuetarako erabiltzea Copyright-a eta marka erregistratuaren beste zenbait eskubide bortxatzea da.
  • Legea tarteko, Eusko Alkartasunak berari eskatzen zaion informazio oro eman ahal izango dio agintari eskudunari Espainiako legedia kontuan izanda, beti ere epailearen agindua baldin badago. Agindu hori kasu honetan ematen da soilik: erabiltzaileak legez kanpoko jarduerak egin dituen susmoa duenean epaileak. Suposizio horretan, eta justiziari laguntzeko asmoz, Eusko Alkartasunak, besteak beste, datu hauek eman diezazkioke poliziari, aurretik epailearen beharrezko agindua baldin badago: erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbidea, konexioaren ordu zehatza, erabiltzailearen izena eta kodea.... Edonola ere, IP helbidea eta konexio-orduak zerbitzu hauetan bakarrik erregistratzen dira: erabiltzaileak zerbitzu horien legez kanpoko erabilera egin dezakeela susmatzen bada.

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2024 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa