Nerea Martinez EH Bilduko batzarkideak Arabako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran hitz egin du gaur, Arabako langile autonomoei PFEZaren itzulketa fiskalak arintzeko Elkarrekin Arabak aurkeztutako mozio baten harira.

Zentzu horretan, Nerea Martínezek adierazi duenez, “larrialdi ekonomikoaren egoera honen aurrean, EH Bilduk uste du neurriak hartu behar direla ekonomiaren sektore ahulenen egoera arintzeko”.

“Zenbait kasutan, atzerapenak gertatzen ari dira itzulketan, eta atzerapen horiek zailtasun ekonomiko larriak sortzen ari dira zergadun batzuengan, kasu gehienetan langile autonomoengan”, salatu du.

EH Bilduk uste du “Diputazioak gauzak erraztu behar dituela, eta, alde horretatik, beti dago hobetzeko tarte zabala. Zentzu horretan doa aurkeztu dugun zuzenketa. Alde batetik, komenigarritzat jotzen dugu egin daitezkeen zuzenketak konpontzeko beharrezkoak diren tresna guztiak martxan jartzea. Baina, horrez gain, sortzen diren arazoak konpontzeko eta ezarritako epeak betetzeko balio duen beste edozein mekanismo ahalbidetu behar da”, adierazi du.