Ekonomia soziala indartzeko neurriak har ditzan dei egin dio EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAkidea den Leire Pinedok Jaurlaritzari. Ekonomia Sozialari buruzko Plan Estrategikoa egiteko eskatu dio gaur Jaurlaritzari Legebiltzarrak aho batez onartutako ekimenaren bitartez. Plana osatzeko arloko eragile sozialekin lan egin behar dela ere zehazten du onartutako ekimenak.
Ekonomia soziala lehen mailako eragile soziala dela aitortu behar dela azpimarratu du Pinedok eta arloari buruzko neurriak hartzeko orduan bere ordezkariekin lan egin behar dela. Era berean, sektoreak kalitatezko lanpostuak sortzeko duen ahalmena eta gizartea eraldatzeko helburuarekin lan egiteko gaitasuna duela kontutan hartu behar dela: “Uste duguna baino gehiago da ekonomia soziala, eta bereziki nabarmendu behar da ekonomia sozial solidarioak azken urteetan izan duen garapena, feminismoa eta ekologismoaren eskutik gizarte bidezkoagoa lortzeko aurrerapausoak eman ditu”.