Ekinen desegiteak berretsi egiten du “ezker abertzaleak osorik bere helburu politikoak lortzeko soilik bide politikoak erabiltzeko hartu duen erabakia”- adierazi du Badiolak.

Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak esan du Ekinen erabakiak berretsi egiten duela “ezker abertzaleak osorik bere helburu politikoak lortzeko soilik bide politikoak erabiltzeko hartu duen erabakia”. Ohar batean jakinarazi du “gaur emandako pausoa” beste mugarri bat dela “ezker abertzaleak bere etorkizun politikoaz azken bi urteetan egin duen hausnarketan”. Guzti horrek Euskal Herria fase politiko berri batean dagoela erakusten duela gaineratu du Badiolak, “non kolektibo independentista guztia bat dator bide politikoak soilik erabili behar direla”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna