Hauteskunde orokorretarako zerrendak aurkeztu ditu dagoeneko EH Bilduk. Araban Iker Urbina da Kongresurako zerrendaburua eta Lorena Lopez de Lacalle Senatukoa; Bizkaian, Onintza Enbeita eta Irantzu Varela; Gipuzkoan Marian Beitialarrangoitia eta Urko Aiartza, eta Nafarroan Sabino Cuadra doa Kongresurako eta Senaturako zerrenda aldaketarako beste indarrekin batera osatu da.

Lopez de Lacallez gain, Yolanda Cuadra, Leire Pinedo, Abel Muniategi, Tontxu Campos, Rafa Larreina, Lohitzune Txarola, Maider Carrere eta Pello Gurbindo EAkideek osatzen dute zerrendak, beste batzuen artean.

Zerrendaburuak parte hartze prozesu ireki eta zuzenaren bidez hautatu dira. Komunikabideen aurrean egindako aurkezpenean esan zenez, “printzipio demokratikoak eta justizia soziala” dira EH Bilduk hauteskunde horietarako egiten duen proposamenaren ardatzak.