Alderdi independentistaren ordezkaritza zabala egon da Arantzazuko ekitaldian.

Carlos Garaikoetxea lehendakaria izan da Arantzazuko ekitaldian parte hartu duen Eusko Alkartasunako ordezkaritzaren buru. Bertan egon dira baita ere Batzorde Eragile Nazionaleko partaide diren Ikerne Badiola, Rafa Larreina, Iñaki Agirrezabalaga eta Fernando Velasco, baita Koldo Amezketa presidenteorde izandakoa ere, eta izen handiko militanteak, hala nola Nestor Basterretxea eskultorea.  

Helburu politiko argiarekin hasitako auzia berriro ere salatu eta auzipetuei babesa adierazteko bildu dira guztiak Arantzazun. 

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna