EAko sektore kritikotik, Esther Korresek Idazkari Nagusiaren aurka eta Zuzendaritza organoen kontrako gezurrak argitu nahi ditu alderdiko Nazio Batzordeak:

- Ez dagokio Idazkari Nagusiari alderdiko Nazio Batzarra deitzea ezohiko kongresua deitzeko. Aurreko astean eginiko Kontseilu Nagusiko bileran – zeinetan Iratxe Lopez de Aberasturi eta Mikel Goenaga sektore kritikoko kideek hitza eta bozka duten- ezohiko kongresua bestera eragitea hobestu zuen aho batez, organo honen eskubide eta betebeharrak betez. Gogorarazi nahi dugu EAren Ohiko Kongresua 2021ean ospatzekoa dela.

- Gezurra da sektore kritikoak – zuzendaritzan hitza eta bozka dutenak, baina honen inguruan proposamenik luzatu ez dutenak- inongo bilerarik eskatu dionik zuzendaritza honi ezohiko kongresu baten balizko osasun baldintzen inguruan.

- Gezur borobila da zuzendaritza honek EAren disoluzioa bilatzen duela. Zentzu honetan, guztiz asaldatzen gaitu Iruñeako koordinatzaileak horrelako ideia faltsuak zabaltzea hedabideetan. Hartara, hitzok zuzentzea eskatzen diogu, bestela, hartu beharreko neurri disziplinarioak hartu beharko ditugu.

Eba Blanco: “Bada uste duenik, gezurrak, faltsukeriak eta astakeriak esanez hedabideetan lekutxo bat izango duela. Hauen aurka bada ere, zuzendaritza honek jarraitzen du Eusko Alkartasunako afiliazio guztiaren eskubideak defendatzen, gizarteak egun dituen behar latzak solbentatzeko tresna erabilgarria izan dadin”.