Eusko Alkartasunako ordezkari talde bat urtero Joxe Mari Korta zenaren -2000. urteko abuztuaren 8an hil zuen ETAk- familiak antolatzen duen omenaldian izan dira, Zumaian, Kortak sortutako enpresaren artean. Familia eta lagunez gainera, hurbildu direnen artean, besteak beste, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi Pello Urizar, EAko Komunikazio idazkari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatu Ikerne Badiola eta Gipuzkoako EAko koordinadore Iñaki Ostolaza zeuden.