Eva Aranguren Ikerne Badiolak adierazi duenez, “eztabaida ez da emakumeek Alardeetan parte hartzeko eskubidea duten ala ez, baizik eta Berdintasunaren Legea bete behar den ala ez”.

Ikerne Badiolak eta Eva Arangurenek, EAko Komunikazio eta Gizarte Politikarako idazkariek hurrenez hurren, Irungo Alarde Mistoan parte hartuko dute, beste alderdikide batzuekin batera, berdintasun eskubidearen alde. Badiolak adierazi duenez, “eztabaida ez da emakumeek Alardeetan parte hartzeko eskubidea duten ala ez, baizik eta Berdintasunaren Legea bete behar den ala ez. Ez da batere onargarria XXI. mendean bertan emakumezkoak baztertzea eta jaietako ekitaldietan parte hartzea eragoztea”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna