Eusko Alkartasunako presidenteak, Begoña Erraztik, gaur goizean ETAk Zangozan burutu duen atentua gaitzetsi du. Atentatuak bi polizi nazional erahil ditu eta hainbat pertsona zaurituak izan dira. Bide batez, Eusko Alkartasunak, bere elkartasuna eta dolumina eskeintzen die erahil eta zaurituen senideei.

´Gure erabateko oposizioa ETAri eta bere ekintzei, gure herriaren lehendabiziko etsaiak direla aipatzeaz gain, legitimazio txikiena ere ez dute jasoko gurengatik´, esan zuen EAko presidentak.

´ETAk bere min eta erahilketaren estrategia inposatzen digu, euskal eta nafar gizartearen eskaria ezentzunaz, gizarte hauek behin eta berriro exijitu diotelako armak behingoz baztertu ditzala´, esan zuen.

Jatorria: Begoña Errazti