Nazioarteko hainbat alderdik osatutako erakundeak ´printzipio demokratikoetan eta giza eskubideen errespetuan´ oinarritutako aldarrikapenaren alde egin du Eskozian.

Europako Aliantza Libreak Edinburgeko Adierazpena deitutako sinatu du gaur Eskoziako hiri horretan. Nazioarteko hainbat alderdik osatzen dute Aliantza Librea, besteak beste, Eusko Alkartasunak, ERCk eta Eskoziako Alderdi Nazionalak. Eskozia, Flandria, Katalunia, Gales eta Euskal Herriko alderdiak batu dira gaur Edinburgen autodeterminazioaren aldeko deklarazio bateratua sinatzeko. ´Printzipio demokratikoen eta giza eskubideen errespetuan´ oinarrituriko aldarrikapena izan da. Gainera, aukera ederra izan da marko juridiko-politiko desberdinak ezagutzeko eta bereziki Eskoziako Alderdi Nazionalak egin duen independentziarako proposamena aztertzeko, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak. Independentismoa Europan indartsu dagoela ere esan du EAko eledunak.

Jatorria: Unai Ziarreta