Mikel Irujo EAko bozeramaileak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako hirukoa 2009a arte indarrean egongo dela herenegun EAJren EBBko buru Iñigo Urkulluk esan bezala. Nolanahi ere, EA etorkizunean gobernu akordio berri batean sartuko bada, herri kontsulta onartzea ezinbesteko baldintza izango dela azpimarratu du.

Irujoren arabera, hirukoari buruz sortu diren eztabaidak ez dira errealak. Desleialtasunaz hitz egiten egon arren, desleialtasunik ez dela egon iritzi dio. Haren ustetan, Urkullu ere saiatu da «erabat artifiziala» den tentsioa lasaitzen. Hirukoaren akordioak 2009a arteko balioa duela esan zuen Urkulluk.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Mikel Irujo