Eusko Alkartasunaren arabera, inork ez du itxitzat eman oraindik Eusko Alderdi Jeltzalea, Ezker Batua eta Aralarrekin koalizioa osatzeko aukeraren bidea. EAk ez du beste hipotesirik baloratu nahi oraingoz. Gauzak horrela, koalizioa eratzeko alderdi guztiekin bilduko dela eta datorren astea erabakigarria izango dela nabarmendu du Mikel Irujo Eusko Alkartasunaren Komunikazio Arduradunak.

Jatorria: Mikel Irujo