Mikel Irujo EA ETArekin lotzen zuen adierazpenak egin zituen PPk, EAEko hurrengo hauteskundeetan ezker abertzalea EAren zerrendan agertzeko aukera dagoela-eta, eta Mikel Irujo EAko Komunikazio arduradunak gaur berretsi du, PPk bere hitzak zuzentzen ez baditu, neurri legalak hartuko dituztela.

EA ETArekin lotzen zuen adierazpenak egin zituen PPk, EAEko hurrengo hauteskundeetan ezker abertzalea EAren zerrendan agertzeko aukera dagoela-eta, eta Mikel Irujo EAko Komunikazio arduradunak gaur berretsi du, PPk bere hitzak zuzentzen ez baditu, neurri legalak hartuko dituztela.

EAko kidearen arabera, beraiei kezkatzen diena ez da “ezker abertzalea EAren zerrendaren barruan” aurkeztuko dela esatea, baizik eta horrek “ETAren politikari erantzuten” diola ziurtatzea. Ildo horretan, gaineratu du ezker abertzalea hauteskundeetan egotea “herritarrek duten oinarrizko eskubidea” dela eta, era berean, PPri eskatu dio “independentzia eta bortizkeria lotzeko” duen betiko joera zuzentzeko.

“Politika antiterroristarekin Madrilen politika egiteari uzteko” galdegin dio Irujok PPri eta, azaldu du, polo suberanistaren eraketa babesten dutenean, “eskubide guztien errespetutik” egiten dutela

Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: EP/Berria