EAk indar politiko independentisten arteko akordio estrategikoan sinatutakoa berretsi egin du.

EAk Agurainen bart Ertzaintzaren herritarren arretarako bulegoaren kontra egindako erasoa gaitzetsi eta indar politiko independentisten arteko akordio estrategikoan sinatutakoa berretsi egin du. Akordio horrek gatazka konpontzeko bide baketsuak eta demokratikoak erabiltzeko konpromisoa jasotzen du, bai eta indarkeria edo mehatxua erabiltzeari uko egiteko konpromisoa ere. EAk, orain arte bezala, lanean jarraituko du giza eskubide guztiak errespetatzearen eta betetzearen alde.

Jatorria: Eusko Alkartasuna