Gainera, “EAJ eta PSE-EEren arteko interesen bat-egitea” kontrolatuko dutela eta horren arabera, nazio eskubideen etorkizunean aurrera egiten ez era guztietako egoerak planteatuko dituztela esan du Unai Ziarreta EAko idazkari nagusia arduratuta agertu da gaur EAJk hartutako “norabide berriarekin” eta irailean “gai hori argitu” beharko dela nabarmendu du.

Gainera, “EAJ eta PSE-EEren arteko interesen bat-egitea” kontrolatuko dutela eta horren arabera, nazio eskubideen etorkizunean aurrera egiten ez bada era guztietako egoerak planteatuko dituztela adierazi du.

Esan duenaren arabera, Eusko Alkartasunak gainerako alderdien estrategiak errespetatzen ditu, baina EAJk, joan den asteburuan, bere 110. urteurrenean, egindako adierazpenen aurrean kezkatuta azaldu da, baita “abertzale den norbaitentzat utziezinak diren planteamenduei uko egitearen aurrean ere, adibidez “independentziari edota Europan Estatu bat sortzeari”.

“Arduratuta gaude alderdi honek hartu duen norabide berriarekin”, jakitera eman du Unai Ziarretak gaur Radio Euskadin eta EA eta EAJren artean “garapen nazionalaz eta kontsultaz hitz egiten den akordio bat existitzen dela” azpimarratu du.
Jatorria: Unai Ziarreta