“Ortuzarrek PPrekiko bere alderdiaren ezberdintasuna zein den azaldu behar du”, adierazi du Blancok

EAJk Alfredo de Miguel, Arabako Probintzia Auzitegiko epaiaren arabera diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik kondenatuta dagoen Arabako alderdiko bigarren buru ohia, HAZI landa eta itsasertzeko garapenerako sozietate publikoaren gerentzietako baten aurrean mantentzen duela errefusatu du Eusko Alkartasunak.

Eba Blanco Idazkari Nagusiak adierazi duenez, “EAJk ere bere sagar ustelak babesten ditu. Izan ere, jarrera horrekin, Ortuzarrek bere alderdiaren eta PPren arteko aldea zein den azaldu behar du”.Gaineratu duenez, “ez da eztabaidatzen hasi behar HAZIren hitzarmenak kaleratzea ahalbidetzen duen ala ez; gakoa ez dago hor , sententzia bat dago eta garbiena De Miguel erakunde publikotik kentzea izango litzateke Auzitegi Gorenak errekurtsoa ebatzi arte”.

Gainera gutxi balitz, Blancoren arabera, beste ondorio larri bat dago gai honetan. “Euskal Kostaldeko enbaxadorea da Euskadin ditugun nekazari eta arrantzale ondraduak ezin ditu inondik inora ordezkatu. A ze irudia ematen ari garen kanpoan. Erabat tamalgarria da eta hortik atera behar dute”.

Hain zuzen ere, EAJren oinarrien ahotsa entzutea helburua izan duen “Entzunez Eraiki” kanpainaren ondorioetako bat euskal erakundeen kudeaketan “adiskidetasunaren irudia txukuntzea” zen. “Bada, bikain goaz horretan. De Miguel utzi dute laguntza publikoak kudeatzen eta iruzurren salaketak bideratzen. Azeria oiloak zaintzera jarri dute”, azpimarratu du Blancok.