Bakerako, bizkidetzarako
eta normalizazio politikorako eszenatoki berria.
Euskal Herriak,
bere etorkizuna Bakean eta askatasunean eraikitzeko, eta osatzen duten pertsona
guzti-guztien duintasuna eta giza-eskubideak errespetatzeko eskubidea dauka.

Euskal gizarteak
behin eta berriz azaldu duenez, indarkeria eta estortsioa zalantzarik gabe eta
argitasun osoz gaitzesten ditu, ETAri armak behin betirako uztea exijitu dio
eta, gainera, bere ordezkari politikoei, distentsio eta elkarrizketa prozesu
bati ekitea eskatu die, horrela, gure artean dauden indarkeriari eta normalizazio
politikoaren gatazkari irtenbidea emateko.
Horregatik, Bakea,
normalizazio politikoa, bizikidetza eta Euskadiko gizarte eraikuntza, EAJ/PNV
eta EA-ren euskarriak dira, ez bakarrik hurrengo Legengintzaldi honetarako Gobernu
Programa eratzeko; etorkizun hurbileko etorkizunean gure estrategia politika
gidatuko duen zutabe nagusia da ere. Ondorioz, Bakeak, bizikidetzak eta elkarrizketa
politikoak izango dute laster eratuko den Eusko Jaurlaritzaren lehentasun osoa.
Bakea, bizikidetza
eta normalizazio politikoa lortzeko Eusko Jaurlaritzak aurrera eramango dituen
ekintzen hiru zutabe nagusiak, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak egindako Deklarazioetan
azaltzen dira: konpromiso DEMOKRATIKOA (“estatutuaren ituna osorik bete
eta errespetatzeko”, 2000ko urriaren 25ekoa), ETIKOA (“pertsona guztien
bizitzeko eskubidea eta askatasunak defendatzeko”, 2000ko abenduaren 20koa)
eta SOZIALA (“konponbidea”, 2001eko otsailaren 8koa).
A)    
Konpromiso
etikoa, pertsona guzti-guztien bizitza eta giza-eskubideak defendatzeko.
-    EAJ/PNV
eta EA alderdiek, konpromiso osoa hartzen dute, Gobernuaren ekintzatik, pertsonen
eskubideak, astasunak eta seguritatea defendatzeko behar diren giza eta material
baliabide guztiak erabiltzeko. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak, hiritarren
seguritatearen arloan dagozkion eginkizun guztiak garatuko ditu, indar bereziz,
eta, horretarako, Zuzenbideko Estatuak botere publikoen esku jartzen dituen
letgezko tresna guztiak erabiliko ditu.
-         
Era
berean, biolentzia eta terrorismoa jasan duten eta oraindik ere jasaten duten
pertsona guztiekiko eta giza eskubideen edozein urratze jasaten duten pertsonekiko
elkartasun-ekimenak eta onespen etiko, moral eta materiala bultzatuko ditu Eusko
Jaurlaritzak.
-         
Azkenik,
Eusko Jaurlaritzatik konpromisoa hartzen dugu demokrazia eta bakea sendotzeko
helburua duten borondate eta ahaleginak bateratzeko, eta indarkeria eta giza-eskubide
eta askatasunen urratzearen aurkako gehiengo sozial eta politikoetarako espazioak
sortzen dituzten erantzun bateratuak biltzeko.
B) Elkarrizketarekiko konpromiso politikoa, Bakea
eta bizikidetza lortzeko tresna baita.
-         
Bakea
lortzeko helburua ez da proiektu politiko zehatza ezartzearen menpe jarri behar;

-         
halaber,
proiektu politiko demokratikoen legezko defentsa ere, ez da Bakea lortzearen
menpe jarri behar.
-         
Hori
dela eta, Eusko Jaurlaritzatik, alderdi politikoen arteko baretzea eta hurbilketa
bultzatu eta beharrezkoak diren zubiak eraikiko ditugu, aurreko konfrontazioa
gaindituz, elkarrizketa buru duen aro berri bati aurre egiteko, Bakea lortzeko
tresna eta, gure gizartean, bai normalizazio politikoan eta bai bizikidetzan
dagoen gatazkaren konponbidea delakoan.
-         
Elkarrizketa
irekia garatzea, eta aurretiazko baldintza politikorik jarri barik, inor kanpoan
utzi gabe eta baldintzapen politikorik gabe, ideiak soilik bide baketsu eta
demokratikoen bitartez defendatu behar direlako printzipioaren errespetutik.
B)    
Konpromiso
demokratikoa, euskal gizarteak hartzen dituen erabakiak errespetatzeko.
-         
Euskal gizartearen gehiengoak, bere borondatez eraikitako Erakunde
eta marko juridikoekiko errespetu osoz zuzenduko ditu Eusko Jaurlaritzak bere
ekintzak, Erakunde eta marko juridiko horiek aldatzeko eta gaurkotzeko aukeren
legitimitate demokratikoarekiko errespetuari utzi gabe.
-         
Hori
dela eta, bai Eusko Jaurlaritzak, bai osatzen duten alderdi politikoek, konpromisoa
hartzen dute, elkarrizketa prozesutik sortzen den edozein akordio politiko,
euskal gizarteak, bere etorkizuna askatasunez, bakean eta bide demokratikoen
bidez aukeratzeko duen eskubidea erabiliz, berres dezan. Halaber, eszenatokiak
erraztuko ditu, euskal gizarteak, horren inguruan kontsultatua izateko duen
eskubidea errespeta dadin eta erabiltzeko aukera izan dezan.
Ekonomi hazkunde
jasangarrirako eredu berria.
Benetan krisi ekonomiko
larria pairatu ondoren, azken urte hauetan euskal gizartea gauza izan da gure
ekonomia berriz ere lehiatzeko eta garatzeko parametroetara eramateko. Hala
nola:
-         
90eko hamarkadan,
gure Barne Produktu Gordina Espainiakoa baino %9 gehiago hazi da, eta Europar
Batasuneko batezbestekoa baino %17 gehiago.
-         
Azken
hamarkadan, Euskadin, Europar Batasuneko batezbesteko per capita errentara heldu
gara eta, seguruenik, baita gainditu ere.
-         
Azken
hamarkada horretako hazkuntza ekonomikoari esker, ia 150.000 lanpostu garbi
sortu dira.
-         
Azken
sei urteetan, gure biztanleria aktiboaren langabezia tasa %25etik %12ra jaitsi
da.
Aurrera egiten jarraitu
behar dugu. Lehiakortasunean eta ekoizkortasunean hazten jarraitu behar dugu.
Elkartasuna eta oreka kontutan hartuta. Eusteko moduko hazkuntza eta lurraldeen
arteko harmonia zainduta.
. Lortu ahal izateko,
jakin badakigu euskal ekonomiaren lehiakortasun eta garapenaren motoreak Berrikuntza,
Kalitatea, Prestakuntza eta Lankidetza bezalako baloreak sustatu behar direla.
. Halaber, argi
daukagu horrek benetako iraultza kulturalean euskal gizarte osoa inplikatzeko
aitinzdaritzarako konpromisoa eskatzen duela; iraultza horren ardatza pertsonak
dira eta, oinarria, prestakuntza eta lankidetza publiko-pribatua, horrela, 2006.
urtea baino lehen, Euskadi era eraginkorrean Informazioaren Gizartean integratuta
egon dadin.
. Testuinguru hori
dela eta, EAJ/PNV eta EA-ren erronkak honako hauek dira:
-         
Sustapen ekonomikoaren
banatzaile nagusiak izango diren Enpresa Txiki eta Ertainak (PYMEak), berritzaileak
izateko gaitasunaren bidetik ekiteko eta arriskuei aurre egiten jarraitzeko
helburuz.
-         
Gure
ekonomia nazioarteko bihurtzea eta kanpoan bultzatzea.
-         
Merkataritzako
arlo modernoa, integrazio eta elkartze maila hobeak izango dituena.
-         
Enpresa
eta ekonomia mailan izari zehatz eta zurruna izango duen arlo turistikoa.
-         
Landa-ingurune
bizia, nekazaritzako ustiategiak modernizatuz, bertako biztanleria aktiboa gaztetuz,
eta emakumeen integrazioa sustatuz.
-         
Arrantza
arlo indartua, oinarrizko zerbitzuak hobetuz eta arloaren aniztasuna bultzatuz.
-         
Energiaren
erabilgarritasuna baldintza ahalik eta onenetan bermatzeko helburua duen politika,
horniduraren segurtasunari, kostuari eta ingurumenaren gaineko eraginari dagokionez.
. Beste alde batetik,
gure ustez, hazkuntza eta garapen ekonomiko horiek eusteko modukoak izan behar
dute, bitartekoen erabilera eta ingurumenaren sistemari dagokionez. Ildo horretatik,
EAJ/PNV eta EA-ren proposamenak honako hauek dira:
-         
Lurraldeak
antolatzeko politika orekatua, hirien garapen jasangarria bideratuko duena.
-         
Ingurumenari
buruzko politika, alde batetik ingurumen osasungarria eta, bestetik, ongizate
ekonomikoa eta gizarte justizia bilduko dituena.
-         
Garraio
eta komunikazioen euskal sistema, Europan integratzeko eta lurraldeen arteko
batasuna eskuratzeko.
-         
Euskadiko
trenbide sare berria.
-         
Bide,
portu eta aireportuetako azpiegituren kudeaketa propio berria.
. Erronka hauek
guztiak gure ahaleginak erabiliz eskuratzeko, euskal hiritarrok hazkunde eta
elkartasunaren zerbitzura egongo den zerga eta finantza politika garatuko dugu.
Eta hori, gure autogobernurako funtsezkoa den tresna baten bidez egingo dugu:
Ekonomi Itunaren bidez, alegia. Horregatik, EAJ/PNV eta EA, Eusko Jaurlaritza
osatzearen erantzukizunetik:
-         
Iraungipen
datarik gabeko Ekonomi Ituna exijitzen dugu, euskal erakundeek duten arautzeko
gaitasuna sendotu eta sakonduko duena, Europar Batasunak, gainerako zerga sistema
orokorrekin egiten duen bezala, aintzatetsi eta kontuan hartuko duena eta gure
zergen emaitzako bitartekoak Euskadin geratzea bideratuko dena.
-         
Gure
zerga sistema ekitatibo -gurean berdin ordaintzen dute berdinek, eta desberdin
desberdinek- eta aske -beharrizan ekonomikoei eta gizartekoei aurre egiten jarraitzeko-
bihurtzen duten baldintza horiek areagotu nahi ditugu, aurrerantzean gure Lurralde
Historiko eta Euskadiko Erakunde Erkideen bitartez koordinatuz.
-         
Gastu
publikoaren arloan, egitura erreformei lehentasuna eman nahi diegu etorkizunean
ere; era berean, ekonomia eta enplegua bultzatu nahi ditugu, gizon eta emakume
guztion artean gizarte justuago eta soidarioago eraikitzen jarraitzeko, aurrekontu-orekaren
oinarria mantenduz, Administrazioak, ekonomi gorabeheren aurrean, zikloen aurkako
faktore jokatu dezan.
Prestakuntza
eta enplegu eredu berria, gizarteratzean sakontzeko eta Jakintzaren Gizartean
aurrera egiteko.
. Hezkuntza, prestakuntza
eta lan arloetan martxan jarriko dugun politikaren oinarria, abiaburu batean
datza: Euskadiko hiritar guzti-guztiek izan behar dute bizitza osoan zehar ikasteko
modua, halako moldez non eskubide horrek bermaturik egon behar baitu, pertsonen
adina, maila, baliabide edo lan-merkatuan duten egoera edozein delarik ere.
. Hori horrela izan
dadin, EAJ/PNV eta EA alderdiok ondokoa proposatzen dugu:
-         
Gure hezkuntza-sistemak
jarrai dezala etika zibila transmititzen lantzen, askatasun, begirune eta tolerantziaren
balore unibertsalak barneratzen dituen etika zibila izaki.
-         
Etorkizuneko
gure eskolan, ezagutzen eta egiten ikasteari euts dakiola. Baita ere izaten
eta elkarrekin bizitzen ere.
-         
Adostasun
zorrotz eta zabala dela bide, Eskola Akordio berria irits dezagula, XXI. mendeko
eskola berri horretarako.
-         
Lanbide
Heziketarako gure politika orokorra izan dadila, eta enplegurako prestakuntza
izan dezala xede.
-         
Gure
Unibertsitatea, geroz eta gehiago, euskal kulturaren bilgune sendo eta jardule
eta Euskadiren garapenaren eragile izaten jarrai dezala.
. Era berean, gutxien
dutenen zerbitzura dagoen enplegurako politika baten aldeko apustua egiten dugu.
Enplegu politika horren lehentasunak honako hauek izango dira: erabateko enplegua
lortzea; enplegu nahiz jarduera tasak Europar Batasunekoekin parekatzea, emakumeei
lehentasunaz emanez; kontratazio baldintzen behin-behinekotasuna eta taldeen
arteko diskriminazioak, bai soldata baldintzetan, bai zama eta erantzukizunetan
zuzentzea; eta, azkenik, lan istripuen tasak murriztea. Enplegu zerbitzuen arloan
erabakiak hartzeko eta kudeatzeko erabateko ahalmena ez badugu ere (gizarte-lanaren
eta Gizarte Segurantzaren arloan legeak egiteko gaitasuna ere barne, enpleguko
eta gizarte babeseko politikak lantzeko), errebindolatzeaz gain, EAJ/PNV eta
EA ziur gaude, euskal hiritarren elkartasunezko ahaleginei esker, lanpostu gehiago
eta kalitate handiagokoak lortu ahal izango ditugula.
Gizarte eta kultur eredu
berria.
Gure erkidegoko
pertsonarik baztertuenekiko gizarte elkartasunean oinarrituako eredu handi bat
eratu nahi dugu Euskadin.
. EAJ/PNV eta EA-ren
iritziz, eredu horrek aurrera egin behar du, erakundeen arteko koordinaziotik
eta gizarte izaera duten herri politiken ebaluaziotik, honako oinarri hauekin:
beharrik handienak dituzten taldeei eman beharreko lehentasunezko babesa; eskualderik
baztertuenekiko konpromisoa; gizarte-prestazioen laguntzak egokitzeko eta arian-arian
gehitzeko konpromisoa; seme-alabak dituzten familiei eman beharreko laguntza;
adineko pertsonak eta nolabaiteko menpekotasuna dutenak zaintzeko gizarte eta
osasun espazioa finkatzea; eta etorkinen gizarte fenomenoari eman beharreko
erantzuna, aurreikuspen eta plangintzaren bitartez.
. Halaber, berdintasunerako
politikak areagotu behar direla sinesten dugularik, EAJ/PNV eta EA alderdiok,
honako hauek jandetsi nahi ditugu:
-         
Gizon
eta emakumeen integrazioa eta elkarrekiko integrazio-politika gauzatzea, aukera
berak eta tratu bera izan ditzagun.
-         
Gure
gazteek euskal gizartean protagonismoa eta hizpide erabakiorra izan dezaten
hartu genuen konpromisoa berrestea, zeren eta horrela, gaur egun gazteek Euskadin
dituzten arazo zehatzekiko erantzun orokorra ematea lortuko baitugu.
. Elkartasun-eredu
hori eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin, EAJ/PNV eta EA-k, gizarte-kohesioa
sortzen duten politikak garatzeko konpromisoa hartzen dugu. Zentzu horretan,
Eusko Jaurlaritzatik honako hau bultzatu nahi dugu:
-         
Etxebizitzaren
arloko politika lantzea, pertsona ororen eskura etxebizitza duina izateko aukera
eman ahal izateko.
-         
Justiziaren
arloko politika lantzea, Justizi Administrazioa zerbitzu arin eta eraginkorra,
eta hiritar guztiek errazkiro iristeko modukoa bilakarazteko oztopoak kentzen
dituena.
-         
Osasunaren
arloko politika lantzea, osasun zerbitzu orokorra eta kalitate handikoa sendotzen
duena.
-         
Kontsumitzaileak
babesteko politika lantzea, ondasun eta zerbitzuen eguneroko kontsumoan eta
erabileran, hiritarron interesez arduratzen dena.
. Beste alde batetik,
EAJ/PNV eta EA alderdiok kultur politika elkarbiltzailea eta munduarekiko irekia
nahi dugula baieztatzen dugu. Gure kultur politikak honako ezaugarri hauek izango
ditu: anizkoitza, kohesiogilea, garapena bultzatuko duena, dinamikoa eta modernoa.
Horretarako, kultura mantendu eta gizarteratzeko beharrezkoak diren kultur azpiegiturak
garatu nahi ditugu; horrela, kulturaren azalpen ezberdinetan, sormen eta espresioaren
sustapen eta bultzada eta Euskadiko kultur industriak sendotzeko neurriak bermatzeko.
. Ildo horri jarraiki,
gure ustez ezinbestekoa da euskararen erabilera testuinguru eleanitzean sustatzeko
politika sakontzeari eustea; Euskadiko errealitate soziolinguistikioari eta
gure gizartearen gehiengoaren nahiari egokitutako hizkuntza politika egin nahi
dugu, azken batean, benetako elebitasuna lortzeko xedez.
. Azkenik, EAJ/PNV
eta EA-k, Eusko Jaurlaritzatik, industria, teknologia eta gizarte-prozesua bateratzea
gauzatuko duen gizarte-komunikabideen arloko politika ahalbideratuko dugu. Horrela,
ikus-entzunezko herri sektore sendo eta lehiakorra indartu nahi dugu, berdintasun
eta tolerantziari dagozkion baloreak defendatu eta sustatzen dituena, programazioen
kalitatea bermatzen duena eta, azkenez, gutxiengoei arreta berezia eginik, kultur
partaidetzarako eremu irekia eratzen duena.
Autogobernuaren eredu berria.
A)    
Gure
Autogobernua osatu eta gaurkotu.
. EAJ/PNV eta EA-ren
iritziz, lehenbailehen bete behar da Gernikako Estatutua, Eusko Legebiltzarrak
transferentziei buruzko txostenetan behin eta berriro adierazi izan duen bezala.
Estatutua erabat betetzea baztertu ezinezko eta lehenetsi beharreko premia da.

.. Lehentasunezko
helburu horren betetzea albora utzita, eta arestian aipatu ditugun abiaburuetariko
bat gogoan (hau da, euskal gizarteari kontsulta egiteko aukera aintzakotzat
hartu behar delakoan, bere etorkizun politikoa askatasunez, bakean eta demokrazian
erabaki ahal dezan), baieztatu nahi dugu elkarrizketa eta negoziaketaren bideak
jorratzeko prest gaudela ordezkaritza duten indar politiko guztiekin batera
eta, horretara, ahalik eta adostasunik zabalena lortu nahi dugula, gure Herria
erabateko normalizazio politikora irits dadin.
. Beraz, Euskal
Herriak bere autodeterminazio-ahalmena aintzatetsi dakion dauka eskubidea Eusko
Legebiltzarrak 1990ean onartutako eran geureganatu, defendatu eta arautu beharra
abiapuntu harturik, Euskadiren marko politiko eta autogobernuaren inguruan gure
programan zehazten diren konpromisoek, aintzat hartuko dituzte, Europa berriak
politika, gizarte eta kulturaren alorretan euskal gizarteari ekartzen dizkion
zirkunstantzia aldakor eta beharrizan berriak.
. Ondorioz, gaurko
Estatutuak eta Euskadiko agintaritza politikoak ezartzen duten markoan oinarriturik,
Gobernugintzaren bitartez, honako helburu hauek lortzeko konpromisoa hartzen
dugu:
-         
Euskal
gizartearen erabakiekiko begirunea ezartzea eta euskal gizarteak bere geroa
erabakitzeko duen eskubidea aintzat hartzea.
-         
Gure
esparru juridiko-politikoa Europako errealitate berriari egokitzea eta Europan
eta munduan geure ahotsa izatea.
-         
Autogobernu
politikoaren eduki material berria definitzea, oinarri hauek guztiak izango
dituelarik: gai sozioekonomikoen lan-harremanen eta gizarte babesaren arloan,
elkarbizitzaren eta eskumenen marko propioa osatzeko eskubidea; ekonomia, zerga
eta finantza alorreko autonomia-araubide orokorra; erakundeen autoantolamendurako
ahalmen osoa; hezkuntza, kultura eta kirol sistema propioak eta euskal erakundeek,
eremu guztietan -nazioarteko eremuak barne direla-, bermeak izateko eta parte
eraginkorra hartzeko markoa.
-         
Euskal
lurraldeetako erakundeekiko harremanak bideratzea.
B) Gure barruko erakunde-egituraren garapena.
. Euskadiko barne-egitura,
batik bat arlo politikoan eta gizartean, izugarri zabala da, erakundeen edo
Administrazioaren ikuspegitik irudika litekeen baino mila aldiz zabalago eta
joriagoa. Edonola ere, herri-aginteek elkarrekin koordinaturik jardutea nahi
dugu, lehen-lehenik herritarren ongizateaz arduratuz, gure erakundeen saretik,
denak herriaren zerbitzuan ari direla lanean, politika eta lurraldearen arloko
erabakiak, Erkidego osoan, berdintasunezko araubide erkideekin errotzen direla
bermatuz.
. Oinarri horien
gainean, EAJ/PNV eta EA-k goberrnu-ekintza garatzeko konpromisoa hartzen dugu,
Euskadiko erakundeen sarean, udalerriei eguneratutako tratamendua emateko; Autonomi
Erkidegoko erakunde maila ezberdinen arteko harremanetarako arauak birformulatzeko;
arlokako plangintza ezartzeko, herri erakundeen politikak taxutzeko modu gisa;
eta, azkenik, Euskadiko Herri-Administrazioak eten gabe hobetzeko.
C)    
Europa:
Proiektu erkidea.
 .
Guk nahi dugun Europa era federalean baturik dago, eta askea eta solidarioa
da. Bertan, nortasun propioa duten Herri guztiek eroso sentitu behar dute. Hori
dela eta, gure autogobernua aintzatestea nahi dugu. Euskadik presentzia izan
behar du Europar Batasuneko erakundeetan, bere erantzukizun eta autonomia propioekin;
mugaz gaindiko lankidetza sustatzeaz gain, eskualdeen arteko lankidetza indartu
nahi dugu eta, azkenik, Herrien Europa eraiki eta lortzeko ahaleginak egin nahi
ditugu.
D)    
Euskadi:
Mundura zabalduta dagoen herri bat.
. EAJ/PNV eta EA-k
apustu argia egiten dugu, Euskadiren kanpo politika osoa eta integratua lortzeko,
hainbat helburu estrategiko lortu ahal izateko. Hala nola, Euskadik Europako
Batasunean duen eragin politikoa eta ekonomikoa areagotzea; Euskadi bi aldetako
harremanetan eskubide osoko bazkide gisa duen lekua indartzea, bai Europar Batasunaren
barruan, bai kanpoan ere; garatzen ari diren herriekiko elkartasuna areagotzea;
eta kanpoan Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak sortzea.
. Beste alde batetik,
gure Gobernuaren ekintzen bidez, Kanpoko Euskal Gizataldeei laguntza politikak
finkatu eta areagotu nahi ditugu; eta Hirugarren Munduekiko elkartasun programetarako
orain arte erabili diren fondoak -1998tik hona, Euskal eta Foru Erakundeen aurrekontu
operatiboaren %0,7a, hain zuzen ere- mantenduko ditugu.
Gazteiz, 2001eko uztailak 6
Jatorria: Eusko Alkartasuna