EAren arduradun nagusiak babesa agertu dio Kataluniako estatutuari ERCko buruzagiekin egindako bileraren ondorengo prentsaurrekoan Begoña Errazti EAko presidenteak babesa azaldu dio gaur Kataluniako estatutuaren erreformari. Alabaina, Gobernu zentralak ´diferente hartu ditu´ EAEko eta Kataluniako estatutuak, Erraztiren esanetan; izan ere, Kataluniako Parlamentuak onartutako testua babestuko zuela hitz eman zuen Zapaterok.

Hori horrela, Eusko Legebiltzarrak ´demokratikoki onartutakoa betetzeko´ eskatu du. ´Demokrazian gehiago sakontzeak eta normalizazio politikoak bakera hurbilduko gaitu´, nabarmendu du Errraztik. Haren iritzian, ´euskal gatazka demokrazian sakonduta eta demokrazia errespetatuta bakarrik konponduko da´.

Errazti Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusiarekin batera agertu da kazetarien aurrera, Bartzelonan alderdi honetako buruzagiekin bildu ondoren.

EAko buruzagiak salatu duenez, Eusko Legebiltzarreko proposamenari ´ezetz esan zitzaion, inongo argudiorik gabe, baina larriena beste kontu bat da: oraindik ez dakigu Espainiako Gobernuak Kataluniako gizartearen nahia errespetatzen ote duen´.
Jatorria: Begoña Errazti