Eusko Alkartasunak uste du Audientzia Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruan aditzera eman duen epaiak, Batasunako buruzagi ohiei kartzela-zigorra ezartzen dienak, adierazten duela “Estatu espainiarrak ez duela onartzen Euskal Herria fase politiko berri batean dagoela, zeinetan gizarteak normalizazio eta bakegintza lortzeko apustua egin duen”.

Eusko Alkartasunak epaiaren izaera politikoa azpimarratu du: “Epaiak Estatu espainiarreko iritzi publikoan zalantzak sortu nahi ditu ezker abertzaleak hartu duen bide politikoaren inguruan eta, gainera, Euskal Herriko egoera politiko berrian ematen diren aurrerapausoak ukatu egin nahi ditu”.

Azkenik, Eusko Alkartasunak bere elkartasuna adierazi nahi die auzipetuei eta bere senitartekoei eta honakoa gaineratu egiten du: “Auzitegi Konstituzionalaren erabakia iraganaren oroitzapena dirudi, euskal gizartearen gehiengoaren nahia eta espainiar Estatua urrundu direla agerian uzten duena”.