Unai Ziarretak ´EA Euskal Herriko erronka sozial eta politikoen aurrean´ izeneko testua aurkeztu du, ostegunean alderdiko asanblean eztabaidatu ostean. Eusko Alkartasuna bere burua prestatzen hasi da, hauteskunde autonomikoen balizko aurrerapenaren aurrean. Horretarako komunikazio estrategia prestatuko du eta kanpora zein barnera begirako neurriak.

Earen arabera, legealdia aurreratzea edo bere horretan jarraitzea lehendakariaren ´ibilbide-orria´ mantentzearen araberakoa izango da.

Unai Ziarreta EAko presidenteak ´EA Euskal Herriko erronka sozial eta politikoen aurrean´ deituriko testua aurkeztu du gaur, iragan ostegunean alderdiaren asanblean eztabaidatu ostean. Martxoaren 9ko emaitzak aztertu dituzte eta, alderdibitasuna, ez-abertzaleen mobilizazioa eta gazte eta bozkatzaile berriekin konexiorik eza aipatu dituzte abertzaleen beherakadaren arrazoi gisa.

Gainera, aipatzen duten beste kausa bat abertzaleen arteko gogorik falta orokorra da, autodeterminazio eskubidea oinarritzat hartuko lukeen koalizio handia burutzeko saioak porrot egin ostean. Bestalde, ´Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orria burutzeko borondate eza´ aipatu dute.

Dokumentuak EA hauteskunde autonomikoetarako bidea irekitzen du, eta helburu horrekin lan egin behar dutela, ´2009ko apirilerako aurreikusita dauden arren, posiblea da 2008 amaierarako aurreratzea. Geure burua gaurtik prestatzen hasi behar dugu´.

Horretarako EAk neurri asko ezarriko ditu, barne- zein kanpo- mailan. Diskurtso koherentea bildu nahi dute, ´independentzia modernoa´ eta ´ibilbide-orria´ defendituko duena. Gainera, eguneroko arazoen eta burututako kudeaketaren azalpena burutu nahi dute, Aldundi, Eusko Jaurlaritza zein udal mailan.
Jatorria: Unai Ziarreta