Unai Ziarreta, EAren lehendakaria Unai Ziarretak kritikatu egin du Alderdi Sozialistak ez duela inoiz “jarrera argirik” izan EAEko autonomia fiskalaren inguruan

Unai Ziarreta EAko presidenteak esan du epaia “kolpea” izan dela EAEn euskal fiskalitatearen alde, baina beste erkidego batzuetan aurka agertu diren alderdientzat.

Halaber, Radio Popularren egindako elkarrizketa batean, kritikatu egin du Alderdi Sozialistak ez duela inoiz “jarrera argirik” izan EAEko autonomia fiskalaren inguruan.

 

Unai Ziarretaren ustez “EAEko fiskalitatea defenditu baina Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetatik helegiteak sartu dituztenentzat kolpea da Luxenburgoren erabaki hau. Adibidez, PPren eta haren inguruko elkarteentzat. PSE-EEk, berriz, ez du behin ere aldeko jarrera garbirik izan; Madrilek esandakoa betetzen du. Fiskalitatea da gure autogobernuaren bizkarrezurra”.

.

 

Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: EP/Berria