Eusko Legebiltzarrera iritsi dira gaur duela 65 egun greban dauden Tubacexeko langileak, eta Kontrolerako Osoko Bilkuran Tubacexen enplegua defendatzeko zer egingo duen galdetu dio EH Bilduk Lakuako Gobernuari. Eba Blanco, Eusko Alkartasunako buruzagi eta Ganberako bigarren presidenteordeak adierazi duenez, Exekutiboak ezin dio Aiaraldean bizitzen ari diren egoerari “inhibizioarekin, enpresaren tesiekin baldintzarik gabe bat egiten eta bide...
Egoerari egokitutako aurrekontuak behar ditugu eta diru-sarrera fiskalen gaiari heltzea premiazkoa da
Leire Pinedo, EH Bilduko legebiltzarkideak aldarrikatu duenez, Eusko Jaurlaritzako aurrekontuek bizi dugun egoerari aurre egiteko balio behar izan dute, eta, horretarako beharrezkoak diren dirusarrerak lortzeko, zerga-erreformari ekitea ere premiazkoa. Pinedo oso kritiko agertu da Eusko Jaurlaritzak 2021. urterako dituen aurrekontuekin, gaur egindako Osoko Bilkuran: “Kontuak onartu eta hilabete pasatxo baten ondoren bi puntuko beherakada izan...
Anoetako obretan diru publikoaren erabilera fiskalizatu behar da
Andoni Iriondo, EH Bilduko Gipuzkoako batzarkide eta Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak bat egin du Elkarrekin Podemosek Anoetako estadioaren birmoldaketa lanetan inbertitu den diru publikoaren erabilera jarraitzeko egin duen eskaerarekin. “Aldundiak 4 milioi euro eman badu, diru publiko horren jarraipena egitea da logikoena”, defendatu du Iriondok. Ekimena atzera bota dute eta, EH Bilduko ordezkariaren iritziz, proiektuaren kudeaketaren...
Gora Errepublika! Gora Euskal Errepublika! Orain Errepublikak!
Errepublika ez da soilik estatuburua, ereserkia edo bandera aldatzea. Errepublikak askatasuna esan nahi du; gizarte eta pertsonen ongizatea eta garapena duintasunez ahalbideratzen duen ongizate estatua, hain zuzen. Errepublikarena ez da eztabaida utopikoa edo zaharra, egungo beharrizan nagusienetakoa baizik! Izan ere, osasun eta hezkuntza sistema publikorik gabe bizi daitekela defendatzen duenik badago, prekarietatea gora eta bizi baldintzak...
Toki-erakundeei Elizaren immatrikulazioak lehengoratzen laguntzeko proposamena
Arabako lurralde historikoko toki-erakundeei Eliza Katolikoak, bere pribilegioetan eta diktadura frankistan jatorria duten legeetan oinarrituta, egindako immatrikulazioak berreskuratzen laguntzeko ekimena aurkeztu du Nerea Martinezek, EH Bilduko Arabako batzarkideak. Ekimenak ezin izan ditu aurrera egiteko botoak bildu. EH Bilduk aurkeztutako mozioak Aldundiak urte erdiko epean Araban immatrikulatutako ondasunen inbentarioa egin dezala eskatu...
“Amiantoaren biktimei ordaina emateko garaia da”
Eusko Legebiltzarraren ekimena aurkeztu du Diputatuen Kongresuan Eba Blancok, amiantoarengatik kaltetutako pertsonak konpondu eta aitortzeko lege-proposamena aintzat hartzeko Eba Blanco, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak amiantoaren biktima guztiei konpentsazio funts baten bidez ordaina emateko beharra aldarrikatu du Diputatuen Kongresuan. Blancok, Eusko Legebiltzarrean aho betez hartutako...