Estatu espainoleko egoitza publikoetako parke handienetako bat du Arabak, %40ak zuzeneko kudeaketa publikoa baitu. Eta hori positiboa da eta arraroa ere Estatuaren testuinguruan, 80. hamarkadan PSOEk dirulaguntzen bidezko gizarte zerbitzuen sistema eraiki baitzuen.

1998. urteaz geroztik egoera aldatu egiten da eta Arabako egoitza sarearen pribatizazioa hasi. Prozesua zerbitzu enpresen bidez egiten da edo erakundeei lotutako asoziazionismoaren bitartez.

Ados. Ba Burgosen jaiotakoa naiz eta hiriko asoziazionismoan aritutakoa, Hirugarren Sektorea deitzen den horretan. Eta bide horrek prezioak igotzera eramaten duela esan dezaket, hilean 1.000 euro arte igo ere, eta hainbat familiek dependentzia duen pertsona egoitzetatik atera behar izatera. Bide horrek erakundeak (Burgosi buruz ari bagara, Junta) egoitzak sortu dituzten elkarteak erreskatatu behar izatera ere daraman, azpiegiturek sortzen duten gastuei ezin aurre egin daudelako.

Egoera ez da berdina, Burgoseko sare instituzionala askoz ere handiagoa delako, eta horrek asoziazionismoaren bitarteko pribatizazioa posible egin du. Araban sare hori ez dagoenez, zerbitzu enpresen bitartez egiten da pribatizazioa. Enpresa horiek, EULEN edo Grupo Norte bezalakoak, berdin lan egiten dute gizarte eta osasun arloan zein dependentzian edo segurtasun pribatuan.

Burgos jatorrikoa den Arabako ahaldun nagusia, Ramiro González Vicente jauna, hiri horretako ereduari jarraitu nahi diola uste dut. ¿Haurtzaroko malenkolia ote? Nork jakin. Baina, esan bezala, eredu hori ez da Arabarako egokia. Burgosen erakundeek erabili duten aitzakia kudeaketa erakundeen esku uztea izan da. Baina Burgosen dagoen sarea ez badago, zein da Gonzalez jaunaren aitzakia Estatuan dagoen egoitza publikoen azpiegiturarik handienetakoa pribatizatzeko kontzertaziorako eskaera baxuen bidez? Izan ere, eskaera horiek Gipuzkoa zein Bizkaian baino askoz ere baxuagoak dira.

Azkenik, baina ez garrantziari begira, eta dituen ezaugarriei begira, Arabako egoitzetako langileek hitzarmen kolektiboa behar dute. Pribatizazioaren mamuaren aurrean langile horiek ezin dira babesik gabe geratu. Zerbait ona daukagunean, babestu eta kopiatu behar da, ez deuseztatu.