Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, Pello Urizarrek Gasteizko Alkartetxean egin den urteurren ekitaldi politikoan. Eusko Alkartasunako buruak Araban independentismo hazten doala azpimarratu du et ahori “herri osoan subiranotasunaren bidea egiteko aurrera pausua da”.
“Duela gutxi arte, erabakitze eskubideaz aritzen ginenean Arabareki zer? galdetzen ziguten”, gogoratu du Urizarrek: “ba hurrengo hauteskundeetan EH Bilduk emaitza zoragarriak izango ditu, europarretan izan duen bezala, hori da Arabarekin gertatzen dena”.
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak gogoratu duenez, “alderdia jaio eta urtebetera Foru Hauteskundeak irabazi genituen Araban”. Horrek bi esanahi ditu: “Bat, Araba ez dela PPk esaten duena; et abestea, EAJk hartutako erabaki alderdikoia bezalakoak herriari faktura pasatzen diotela eta gero 25 urte behar izan ditugu indar abertzaleok erakunde guztietan pisu handia hartzeko”.
Urizarrek argi ikusten du euskal gizarteak subiranotasunaren bidea jarraituko duela, “pausoz pauso eta gizarte eta herri osoa kontutan izanda, erabakitzeko eskubidea denona baita”. Horregatik, ber eustez, “Eskozia eta Kataluniako galdeketatan zer gertatzen den garrantzitsua da, baina bi gizarteek irabazi dute, dagoeneko etorkizuna beraien esku dutelako”.
Gizarte gaiak ere aztertu ditu Urizarrek eta EA “RGIa martxan jartzeaz harro” dagoela esan du, “orain PPren sektore atzerakoienak kritikatzen duten hori guk jarri genuen martxan”.