Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak esan duenez, “alde batera edo bestera begiratzea ekidin behar dugu, biolentzia berdinaren biktimek erreparazio berdina behar dutela adostu baitugu”
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Euskal Herrian biolentziak eragin duen biktima guztiak hartuko dituen konponbide globala aldarrikatu du, “alde batera edo bestera begiratzearena gainditu” behar dela azpimarratuz, “biolentzia berdina jaso duten biktimek erreparazio berdina behar dutenaren inguruan adostasu zabala baitago dagoeneko”. Zentzu honetan, “Ertzaintzaren polizia-etxeen aurrean kontzentrazioak egitea, “aurreko garaiekin bat egiten duen estrategia da”, uste du EAko idazkari nagusiak.
Urizarrek zalantzarik gabe defendatu du “ertzainek eragindako tratu txarren zantzurik txikiena ere aztertu eta epaitu behar” dela; “biktima guztiek erreparazioa merezi dute eta prebentzioa herriaren alde lan egingo duen polizia demokratikoa lortzeko ezinbestekoa da”, esan du. Gogoratu duenez, “EAEn indarrean dagoen torturen aurkako protokoloa, NBEko giza eskubide alorreko kontalariak egindako gomendioetan oinarritutakoa, EAk EAJrekin Gobernu akordioa sinatzeko jarri zuen baldintzetako bat izan zen”. Beraz, EH Bilduren barruan dagoen EA da “hori bete dadin interes handiena duena”.
Biktima batzuk –tortura pairatu dutenak- gogoratzea Ertzaintzaren komisaldegi aurrean kontzentrazioak eginda, “iraganera garamatza, biktima batzuk besteen gainetik jarriz, biktima guztiek tratu, erreparazio eta errespetu berdina behar dutela adostu denean herri honetan”. “Nahiko adostasun handia gainera”, gaineratu du.
Bestetik, Ertzaintzaren kontrako kanpainak, torturarena aurkako eguna eta Joseba Arregiren hilketa basatiarekin batera egitean, polizia autonomikoa abeste batzuekin –Guardia Zibila eta Polizia Nazionala- berdindu ditu berriro ere, euskal gizarteak azken horiek errefusatzeko nahiko arrazoi dituenean.