Bilbon mugikortasun sailaren barruan egon beharko litzatekeen mugikortasun-eragile gorputza sortzeko deia egin du Bruno Zubizarreta, EH Bilduko zinegotziak. Zinegotziaren ustez, mugikortasun eredu berrirako trantsizioa egiteko beharrezkoa da.
Zubizarretak azaldu duenez, erakundeentzat erronka izango diren mugarriak ditugu aurrean: “Eta mugikortasun jasangarria indartuko duen oinarria ezarri behar da, hiritarrek gune publikoak errekuperatu dezaten eta bizitza kalitatea hobetu”. Aldaketa horretan “digitalizazioa, komunikazioak eta intermodalitatea oso tresna garrantzitsuak izango dira”, EH Bilduko ordezkariaren ustez, “eta intermodalitatea eraginkorragoa izan dadin Bilboko garraio publiko guztientzat tarifa bakarra ezarri beharko zen”.
Mugikortasuna trafikoa baino askoz ere gehiago da, Zubizarretak azpimarratu duenez, “eta horiek dira mugikortasun eragileek landu beharreko kontuak”. Azkenean, EH Bildurentzat nahikoa ez den ekimena onartu du Udal Gobernuak.