Eusko Alkartasunak proposamena aurkeztu du Udalbatzarrean alboko gune hutsak kirol arlorako erabiltzeko asmoarekin Bilboko Eusko Alkartasunak hurrengo udalbatzarran eztabaidatzeko ekimena aurkeztu
du. Bertan, ireki berri den Atxuri polikiroldegiko instalakuntzak handitzeko
proposamena bideratu du alboko gune hutsen erabilpenaren bidez auzoko kirol
eskaintza hobetzeko asmoarekin. Proposamenak gimnasileku berri baten egitea eta
polikiroldegiaren alboan dagoen orma boulder edo eskalatzeko gune bihurtzea biltzen
du.

EAk, urrian bertan inauguratutako polikiroldegiak orain arte Santutxu eta Alde
Zaharreko auzokideek erabili dutenTxurdinagako poliroldegia arintzeko balio izango
duen arren, onuragarria deritzo libre dagoen alboko espazioa erabiltzea.

Nahiz eta Ibaiondo barrutiko auzokideen nahi bati erantzuna ematen dion, kirolgune
beria uriko txikiena da eta beraz aurkeztutako mozioarekin Bilbao Kirolak Bilboko
gazte taldeeei erantzuna emateko ahalegina egin dezan eskatzen da denbora
baitaramate kalitatezko errokodromo publikoa eskatuz eta Atxuri kokagune egokia izan
daiteke.

Era berean Bilboko Udaletxeko Kirol erakundeari polikiroldegi alboko gunean kirol
gune berri bat egiteko ikerketak egitea eskatuko dio.

Jatorria: Jon Aritz Bengoetxea