EA/PNVko hautagaia Nafarroako Gobernurako, Begoña Erraztik, beharrezkoa ikusten du marko legalaren eraldaketa nafarren borondatea mugatzen duen funtzezko elementuak dituelako, Nafarroa beste autonomi erkidegoekiko konfederakuntzaren inguruko gaietan esaterako muga larriak somatzen ditu.

Tafallan ospaturiko ekitaldi politiko batean, herriko alkatetzarako hautagaiarekin eta Foru-Parlamenturako bigarrenarekin, Mayorga Ramírez-ekin Eusko Alkartasunako presidenteak eta Nafarroako Gobernurako hautagaiak honako baieztapenak egin zituen: “gure autogobernua garatu eta indartu behar dugu, marko berri bat bermatu, bertan denontzako lekua egongo delarik”.

“Foru Hobekuntzak” gabezi oso garrantzitsuak ditu oinarri demokratikoen esparruan, gogoratu beharra dagoelako, diputatu abertzaleak, negoziaziotik kanporatuak eta baztertuak izan zirela, gainera negoziaketaren azken emaitza ez zuen, herri kontsultarik jaso; baina hau guztia gutxi balitz, LORAFNAk nafarren borondatearen inguruan oso gabezi larriak ditu, esate baterako Nafarroaren federakuntza edo konfederakuntza debeku konstituzionala bilakatzen da, erreferenduma egiteko eskubidera luzatzen den debekua izanik. “Hauek, ezinbesteko abiapuntuak dira gure autonomian sakontzeko eta gure autogobernu eta erabakitze eskubidean garatzeko”.

Puntu honen inguruan, Begoña Erraztik “komunitate honetako alderdi askok nafarren erabakitze eskubideaz mintzatzen dira baina gero, erabakitzerako orduan ez dute ezer egiten, askotan guztiz kontrakoa eginez, guzti hau bideratzeko behar diren muga legalak ezeztatzeagatik”.

Erraztiren ustez, “UPN nafarrek gure etorkizuna erabaki dezagunaren inguruan, Euskal Herriko beste erkidegoekin mantendu nahi ditugun harremanen inguruan, interes gutxien duena da. Haien ahaleginak Komunitate honetako oraina eta etorkizuna oztopatzera zuzentzen dira, garapena soilik haien proiektura mugatuz”.

Nafarroan baldin badago inor, lehiala eta zintzoa dena gure ahalmenak defendatzen, hori betidanik nik ordezkatzen dudan abertzaletasuna izan da. UPNk zentzu honetan oso diskurtso antzua erabiltzen du, PPren interesei jarraipen estua eginez, Estatuko autonomi guztiak bateratu nahian.

Horretarako, eta hurrengo urteei begira, Begoña Erraztik gainontzeko indar politikoei Hobekuntzaren markoaren inguruan eztabaida garrantzitsu batetara gonbidatzen die. Oinarrizko akatsak zuzenduz, eta marko legal arrunta guztientzako elkarbizitza ziurtatzera zuzendua, Nafarroan dauden proiektu politko guztiak bertan lekua izan dezaten.

Jatorria: Begoña Errazti