Begoña Errazti, Eusko Alkartasunako Lehendakaria datorren irailaren 14ean, asteartean, bilduko da Gobernu espainoleko presidentearekin, José Luis Rodríguez Zapatero jaunarekin. Moncloa Jauregian izango den bileran buruzagi abertzaleak normalizazio politikoa lortzeko “bake eta elkarrizketaren bidearen” aldeko apustua egingo du eta euskal gizartearen erabakia errespetatu dezan exijituko dio Gobernu espainolari.

Bestetik, Partido Popularraren epean murriztutako gizabanako eta taldeko askatasunak berrezartzeko beharra azpimarratuko du Eusko Alkartasunako Lehendakariak. Horrela, giza eskubide guztiak, salbuespenik gabe, errespetatzeko beharra aldarrikatuko du berriro ere; horregatik, presoen sakabanaketari amaiera emateko eskatuko du Begoña Erraztik.

Eusko Alkartasunako Lehendakariak Sestaoko La Naval untziolaren krisiari eta Nafarroako iparraldeak pairatzen ari den gainbehera ekonomikoari irtenbidea eman diezaion eskatuko du ere, besteak beste.

Jatorria: Begoña Errazti