Rafa Diez kartzelatik ateratzea berri pozgarria dela uste du Eusko Alkartasunak, nahiz eta espetxean inoiz sartu behar ez zuten pertsona kaleratzea positiboa izatea kontraesankorra dela aitortu. Iker Ruiz de Eginok, Eusko Alkartasunako bozemaileak azpimarratu duenez, alderdiak Rafa Díez abertzaleen indar metaketa eta herriak espero duen behin betiko bakearen alde lan egiteko aktiboa dela uste du.
Arratsaldean Lasarten egingo den harrerara joango den Ruiz de Eginok adierazi duenez, Eusko Alkartasunak ez du ahaztu abertzaleen elkarlana egituratzeko 2009an eman ziren lehenengo kontaktuak Rafa Díez berarekin izan zirela, Unai Ziarreta eta Arnaldo Otegi klanean hasia urretik ere.