¿Bai daude terrorismoaren aurka Estatu batuak eta Espaina? Terrorismoaren aurkako tinkotasuna gauza bat da, eta histeria kontraterrorista zeharo desberdina den beste bat. Orden internazionalean, George W. Bushek daraman politikak, Sharonek egiten duenaren aurrean, honen koste politikoa adierazten du (Sharonek Palestinaren gizarte eta ekonomi azpiegiturak deuseztatzen ari da), eta hemen, gurera etorriz, ez dago argi, Euskal politikari dagokionez, Jose Marí Aznar hutsegite berberean erortzetik urrun dagoenik. Batasunaren legez kanpo uztearen leloari eusten dion era makala froga nabarmena da.

Orejaren PP-k Ajuria-Enea akordia ezerezean utzi zuen. Akordio honek Batasuna joko demokratikoan integrazioa suposa lezakeen indarkeriaren hitzartutako eta betirako bukaeraren alde egiten zuen apustu.

Aznar-Oreja tandemarentzat batasun demokratikoa ez da behin-betiko helburua. Batasuna bai, baina bakarrik beren proposamenen alde daudenekin. ETAren arazoa Estatuaren funtsezko problema bilakarazi dute, horrek dakarren guztiarekin, bereziki abertzaletasun demokratikoarekiko difamazio estrategia, infidelaren auka borrokatzen den Espainiako tertzioaren kapitain bezala agertzeko (´señor capitán/ el de la torcida espada/ de la capa colgada y el buen caballo alazán´).

PP-k ez du biolentziaren hitzartutako bukaeraren aldeko apustua egiten, ezta horren itxaropenaren mantentzearen alde ere. Horrek Batasunaren gizarteratze eta integrazio politikoa suposatuko luke, eta hori ez du gustuko Erabateko errendizioaren posibilitatean egiten dute beren apustua. Nabaria da oso, guzti hau azaltzea, Elkarriren bake konferentzia une garrantzitsu batean dagoenean, hain justu.

Tolerantzia eta gizatasunaren defentsa eta difusioaren aurrean, eta dialogoaren fruitua den adostasunaren aurrean, demokrazia eta askatasunaren bermatzean bide moduan, Batzuek terrorismoa potentziatzen duen Estatuaren ez-legezko etiko eta juridikoa ikusten dute.

Kontzentzu baterakoia inposatzea gehiengoaren presioaren bidez (PP Madrilen) da, zentzu honetan, Askatasunaren aurka joatea eta. bidegabeki bere hedadura murriztea, gutxiengo baten bidez (PP Euskadin) da, horren gainera, intolerantzia eta faxismoaren adierazgarri da.

Betiko bakea ez da indarrezko amore ematean eratzen, baizik eta guztion partetik, zentzuz onartu eta martxan jarritako konkordian.

Argitan.Revista de debate y pensamiento. Nº 2

Jatorria: EA Sopelana