Euskal Herrian eta mundu osoan aldaketak eman diren jazoeraz betetako urte baten ostean ospatzen dugu 2004ko Aberri Eguna. Madrilen, martxoaren 11 an eginiko ekintza basatiak eta hautestontzien bidez, Alderdi Popularrak eramandako konfrontazio eta askatasunen murrizketa politikaren errefusatzeak, argi erakusten dute arazoak sustraitik heltzearen eta elkarrizketaren beharra, hemen, munduan eta bereziki, estatu espainiarrean.

Asaldaketa askoko urtea izan da aurtengoa. Euskal Herriari dagokionean, ETA ren biolentziaren iraunkortasunak, eta gure herriaren eskubideen defendatzaile bere burua izendatu nahiak giza eskubideen urraketen jarraipena suposatu du. Hala ere, gizartearen gehiengo zabal batek biolentziaren aurrean bere errefusatzea argi eta nabarmen agertu eta elkarrizketaren eta elkar ulertzearen aldeko apostua era irmoan agertu du, egon daitezkeen jarrera politiko eta ezberdinen errespetuan oinarrituta.

Beste alde batetik,biolentzia, demokrazian sendotuta zeudela uste genituen eskubideen atzerakada eta gutxitzerako justifikazio gisa erabili izan da. Atzerako prozesu honek islada izan du Madrilgo Gobernua hartzen joan den politika eta neurrietan, mundu orden manikeo baten kontzepziotik abiatutako eskema bati jarraiki, non ongiaren eta gaizkiaren ardatzak dauden. Pentsamendu bakarraren ezarrerak konfrontazioa alde batetik, eta Eusko Alkartasunak bezala herri independiente baten existentzia, bere nortasunarekin, eta juridikoki eta politikoki antolatzeko duen eskubidea defenditzen duten ideien kriminalizazioa bestetik, izan du ondorio.

Une erabakigarri batean gaude, Gasteizko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzaren zilegizko proposamenaren eztabaidaren inguruko hilabeteak, eta baita komunikazio eta indar politiko eta gizarteko eragile ezberdinen harteko elkar-ulertzea erraztuko duten beste bide batzuen inguruan.

Gure herrian eman diren hauteskunde ezberdinetan, nola Hegoaldean hala Iparraldean, Alderdi Popularrak estatu espainiarreko gobernua galdu zuen martoxaren 14an izandako emaitzek arreta berezi bat merezi dute. Datozen lau urteetan , Espainiako Alderdi Sozialistak bere jarrera frogatu beharko du eskubide indibidual eta kolektiboen aurrean, askatasunen aurrean, aniztasun eta elkarrizketaren aurrean, eta abar. Eusko Alkartasunaren aburuz, beharrezkoa izango da itun eta hainbat legeren aldaketen bidez sistema demokratikoari urritutako espazioa berreskuratzeko borondate eta jarrera argia izatea.

Zalantzazko uneak dira, bainan Eusko Alkartasunarentzat baita itxaropen eta burujabetasunean aurrera pausoak emateko uneak ere.

Demokraziako baloreetan, pakearen eta giza eskubide indibidual eta kolektiboen alde lan egiten jarraitzeko abagunea da.

Guzti honegatik, 2004 ko ´Aberri Eguna´ dela eta, Eusko Alkartasunak:

1.- Gure konpromezua aldarrikatzen dugu aldaketa garai honetan, eskubideen defentsa argia eta irmoaren berme izateko. Biribiltasunez eta itzulingururik gabe gure etorkizunari buruz erabakitzeko dugun gaitasuna egikaritzeko dugun eskubidea defendatzeko, autodeterminazio eskubidea, alegia. Galdeketa honen emaitza onartuko du Eusko Alkartasunak, eta era berean, lan egingo dugu gure azken helburu politikoa lortzeko, hots, Europan integraturiko Euskal Herria independientea izan dadila.

2.- ´Beste mundu bat posiblea dela´ aldarrikatzen, exijitzen eta uste dugu, giza eskubide guztien errespetuan oinarritua, bai indibidualak eta bai kolektiboak, pertsona guztien aukera berdintasunean funtsatutako gizarte bat lortzearren, arlo guztietan bizi kalitate duin bat erdiestearren: sozial arloan, kulturan, politikan, hezkuntzan,kirolan, hizkuntzan, inguru giroan, eta abar.

3.- Gure elkartasuna eta babesa adierazten diegu gure herria bezala, beren eskubideak onartuak izan daitezen gatazken irtenbiderako erabilgarri diren elkarrizketaren eta giza eskubide guztiekiko errespetuaren bidetik lanean diharduten beste herri guztiei.

Europar Batasunean beste Estatuen maila berdinean egoteko beren lekua aldarrikatzen duten nazioak asko dira. Euskal Herria herri bat da eta beraz, nazioz gaindiko erakunde guztietan leku, ahots eta bozka edukitzea dagokio. Europar Batasuneko zabaltzearen ondorioz herri berriek osatuko dute berau; horregatik, Eusko Alkartasunatik herrien Europa baten apostua egiten dugu, beste herri eta hiritarren elkartasunetik, Euskal Herria hobe, Europa hobe eta pertsona guztientzat hobea izango den mundu baten alde lan egiteko. Gora Euskadi askatuta!

Jatorria: Aitor Garcia