Rafa Larreina EAren politika Instituzionalerako idazkariak, Rafa Larreinak Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez, hauteskundeetara bakarrik aurkeztea «blokean» erabaki zen herenegun, «bozketa egiteko beharrik gabe, guzti-guztien akordioarekin».

EAren politika Instituzionalerako idazkariak, Rafa Larreinak Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez, hauteskundeetara bakarrik aurkeztea «blokean» erabaki zen herenegun, «bozketa egiteko beharrik gabe, guzti-guztien akordioarekin».

Koalizioan ez aurkeztearen zergatia ere azaldu zuen Larreinak. Legebiltzarrerako azken bi hauteskundeetan EAJ eta EA Ibarretxeren hautagaitzarekin aurkeztea «baikorra» izan dela uste duen arren, azken aldian, lehendakariari «dezente» murriztu dizkio «jarduteko mugak» EAJk.

Azken hilabeteetan EAJ «gai soberanistatik» aldendu dela eta ez duela «galdeketaren diskurtsoa» mantendu uste du Larreinak. Areago, EAJk «erabakitze eskubidearen aldeko apustua Europako instituzioetara eramatea» geldiarazi egin duela dio.

Eusko Legebiltzarrean zein Euskal Herrian «blokeoa» dagoela deritzo, eta hori gainditzeko modu bakarra «herri soberanista indartsua bultzatzea» dela. «Euskal gizartearen erabakimena ezbairik gabe defendatuko duena, eta batzuk zein besteak mugiaraziko dituena».

Horren aurrean, baina, EAJ autonomismoaren alde egiten ari dela uste du EAk. Subiranotasunaren aldeko aldarria bazterrean uzten ari dela. Bide hori aldarazi nahi dio EAJri. Subiranotasunaren bidera eraman, «horrek askatuko lukeelako egoera».

Jatorria: EP/Berria