Akordioaren aurkezpenean,Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak nabarmendu duenez, aginte publikoek baliabide ekonomikorik ez dutenei defentsa egokiaren eskubidea bermatzeko obligazioa dute.

Gaur goizean, Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak esan duenez, Legelarien Euskal Kontseiluarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkargoekin ofiziozko txandaz lortutako akordioak zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarriko du, bereziki baliabide gutxiago duten herritarrena.

Azkarragak, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elkargoko presidenteak ?Eduardo Escribano, Francisco Javier Martínez de San Vicente eta Domingo Arizmendi, hurrenez hurren? lagun, aurkeztu du akordioa, zeinaren ondorioz, ofiziozko txandaren ordainketak egiteko 2002an 3.530.000 euroko aurrekontua izatetik 2003an 4.368.000 euro izatera igaro da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak azaldu duenez, akordio horri esker, moduluen sistema doitu egiten da, doako justiziaren eskatzaileen artean ohikoenak diren esku?hartze profesionalei lehentasuna emanez, hau da, auzi-bidezko prozedura penalei eta ezkontzekoei eta atxilotuari ematen zaion letratuaren laguntzari; kasu horietan ordainketa ehuneko 60 baino gehiago handitu baita.

Azkarragaren iritziz, akordioa ´zerbitzu-ematearen kalitatearen aldeko apustua da´, eta ´bere bidez Euskal Autonomia Erkidegoa berriro aitzindari izango dugu baliabide gutxiago duten herritarren interesen defentsa egokia izateko eskubidea bermatzen´.

Era berean, sailburuak akordioaren balio erantzia nabarmendu du; izan ere, ´akordioaren bidez abokatuen elkargoak eta Justizia Saila defentsaren eskubidea ulertzeko modu aurrerakoian bat datozela jakinarazten baitzaie herritarrei´.

Azkarragak bereziki azpimarratu du funtsezko eskubide batean ?alegia, herritar guztiek tutoretza judizial eraginkorra izatearenean? eragina duen akordio honen garrantzia. Bere iritziz, ´botere publikoen obligazioetariko bat da baliabide ekonomikorik ez dutenen defentsa-eskubidea bermatzea. Sistema bat ez da justua izango sektore behartsuenak Justizia Administrazio zerbitzu publikotik alboratzen baditu, horixe baita kakoa gure gizartean elkarbizitza baketsua, justua eta berdintasunean oinarria lortzeko xedean´.

Ildo horretatik, nabarmendu zuenez, ´aginte publikoen erantzuna hankamotz geratuko zen legelarien laguntzarik gabe´. Horrela, goraipatu zuen Legelarien Elkargoek hasieratik bere egin izana zerbitzua ematen laguntzea, ofiziozko txanda emanez´.

Azkarragak esan duenez, ildo horretan kokatzen da zuzentzen duen sailak ordainketak handitzeko egindako ahalegina, eta, berriro ere azaldutakoaren arabera, horrekin batera ´erakundeetako legelariei ere eskatu diegu txanda horiek osatzen dituzten abokatuak prestatzeko eta trebatzeko ahalegin handiagoa egin dezaten´.

Sailburuaren hitzetan, ´Justizia zerbitzu publikoa duin egiten duten akordioen bidez, hain zuzen, izango dugu herritarrek harengan duten konfiantza sendotzea´. ´Ofiziozko txandari balio erantzia ematea, akordio honekin egin den bezala, gizartearen aldeko zentzu handia duen lana da, eta ez dugu uko egin eginbehar horri´, gehitu du.

Jatorria: Joseba Azkarraga