Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua buru aritu da, Irunen, Kunsthal ikastegiko azken promozioko ikasleei diplomak banatzeko ekitaldian
Joseba Azkarraga, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, buru aritu da, gaur arratsaldean, Irunen, Kunsthal Arte Plastikoetako eta Diseinuko Ikastegoko 2.003a eta 2.004a bitarteko promozioko ikasleei diplomak banatzeko ekitaldian.

Azkarragak ekitaldiaren esanahaia nabarmendu du; izan ere, bertan aitortu baitzaie gazteei egindako ahalegina eta lana, lan-merkatuari desafiatzeko gauza izan direla demostratu dutelako, nahiz eta, tamalez, merkatuak gazteak, beste kolektibo batzuk bezala, baztertzen dituen maiz, eta langabezia eta lan ez-iraunkorra baino ez dien eskaintzen. “Izan ere, gazteak –gehitu du– gure gizartearen itxaropena eta etorkizuna dira, baina, dena den, gaur egun esan beharra dago gazteek laneratzeko –eta, hortaz, gizarteratzeko ere– zailtasun handiak dituztela”. Horregatik, hain zuzen, Justizia Sailak bultzatutako Enplegua Sustatzeko Planaren lehentasunezko kolektiboa da gazteena, sailburuak gogorazi duenez.

Era berean, Azkarragak azaldu duenez, konbentzituta dago ikastegiko diplomadunek jasotako prestakuntzari esker etorkizunean arrakasta izango dutela enpleguari dagokionez. Ildo horretik, Lanbide, Enpleguaren Euskal Zerbitzuak langabetuei prestakuntza emateko aurrekontuko zati handia ezarri duela azpimarratu du, hain zuzen ere, “langabeziari aurre egiteko eta gure herrian aberastasuna sortzeko lanabesik nagusienetariko bat delakoan gaudelako”.

Gainera, diseinu-arloan Kunsthal ikastegiak egiten dituen ekimenak goraipatu ditu; diseinua –esan du– gaur egun gure enpresetarako lehiakortasunaren klabe bilakatu baita, “hala euren produktuen eta zerbitzuen markari dagokionez, nazioko eta nazioarteko merkatuan lehiatzeko behar delako, nola gure ingurunean diseinua txertatzeak bizia gozatzen duelako eta ongizate orokorra bultzatzen duelako”.

Azkenik, diplomadunak euren talentuaz bailatuz beren enpresak sustatzera animatu ditu sailburuak, eta beren proiektuak gauzatzeko Lanbideren bidez ematen diren laguntzak eta aholkuak eskaini dizkie.

Jatorria: Joseba Azkarraga