Autogobernuan sakontzeko zer ekimen garatzeko asmoa duen galdetu dio Maiorga Ramirezek Uxue Barkos presidenteari gaur Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran. Ekimen horiek gizartearen gehiengoaren nahiarekin bat egingo lukete, EH Bilduko batzarkideak gogoratu duenez, egindako inkesta batek Nafarroako jendarteareni a %62a estatus juridiko-politikoa eta eskumenen eremua zabaltzearen aldekoa da.

Autogobernuan sakontzea lehentasunezkoa da EH Bildurentzat, Ramírezek esan duenez, “autogobernu gehiago, gizarte justizia gehiago, ongizate gehiago eta eraginkortasun handiagoa esan nahi duelako, baita politikak jendartearen beharretara hobeto egokitzea ere”.

Horregatik, legegintzaldia amaitzeko geratzen diren zortzi hilabeteetan “lanean hasi eta gehiengoak nahi duen autogobernu sendoa lortzeko” deia egin dio Barkosi.

Zentzu honetan, Transferentzien Batzordea deitzea premiazkoa dela esan du, bi lehentasuneki: batetik, eskumenen arloa zabaltzea, gizarte segurantza edo kartzela politika bezalako gaiekin, et abestetik Estatuarekin berdinetik berdinerako harremana lortzea.

Gai ordenaren beste puntu batean, Eusko Alkartasunako kideak UPNko Gobernuak zorraren arloan egindako ingeniaritzak desbideratutako diru publikoa berriro ere eskuratzeko dauden aukerak aztertzeko eskatu dio Gobernuari. Hau da, “berriro ere diru hori Nafarroako gizartearen beharren zerbitzura jartzeko”. Podemosek aurkeztutako ekimena azkenean erori egin da.